Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarda1 1 iz itsasoan elkarrekin ibiltzen den mota bereko arrain multzoa. ik baltsa.

Biharamunean balea asesinoen sarda ikusi genuen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 186. orr.

Bistan da sarda horiek jasaten duten arrantza presioa handiegia dela oraindik. Berria - Mundua   2004-10-21

Sarda bat gomendaturiko gutxieneko kopurutik behera dagoenean ez zaio ematen aukerarik ugaltzeko, eta arrain multzoak ekosisteman duen produktibitateak behera egiten du. Berria - Mundua   2004-10-21

Azkenean inork ez du arrantzatik bizitzerik izango, sardak agortuko direlako. Berria - Mundua   2004-10-21

Mareaje ona gertatu zen, sarda baten erdian gelditu ziren Ternuako uretara iritsi orduko, gogor jardun zuten denek gau eta egun. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 272. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Perka sarda bat zihoan gure aurretik, hogei, hogeita hamar ale, bat bera ere ez bi libratik beherakoa. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 109. orr.

Ez dago zantzu argirik bakailao sardak suspertzen ari direla esateko. Berria - Mundua   2004-10-21

Ez dago ezta ganorazko sardina sardarik. Berria - Harian   2006-04-30

Neurri handiagoko sareak egitea alternatiba bat al da, arrain-sardak gero eta txikiagoak direnean? Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 58. orr.

3 aldra.

Ez naiz oroitzen non bazkaldu genuen, sarda polita bildu ginela bai, eta gero, berak jo eta jendeak dantza egiten zuela. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 70. orr.

Aldendu egin nintzen lagunengandik, bakartasuna bilatu nuen sardatik bereiz, gogora sortzen zitzaizkidanak igarriko ote zituzten lotsa. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 144. orr.

-Ganden igandean urte on gisa izan da gure ihiztari kementsuentzat, bainan aski hitsa Larrungo basurde sarda harentzat. Herria   2005-01-20

4 sardako izlag arrainez mintzatuz, sardan ibiltzen dena.

Sardako arrainak sarean legez jausten ari dituk. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrain sarda (3)

arrain sardak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus