Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zinematografia 1 iz higitzen diren irudiak hartzeko eta proiektazeko teknika; zinemaren artea eta industria.

Eremuaren definizio hau, zinematografiak eta zinematografiarako sortutako kontzeptu hori irudi figuratiboen historia osorako zabaltzen duena, […..].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Denboraren irudikapen oso eta bete horrek oso gutxitan ase du, ordea, zinematografiako artea (eta gutxiago oraindik bideo artea).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Geroztik zinematografiako industriak tresna asko asmatu ditu mugikortasun hori errazteko eta hobeto kalkulatu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Zinematografiako estiloetan gizartearen eskaerak duela eragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 100. orr.

Konbentzio horiek zinematografiako tresneria eta gailuaren ezagutzan oinarritzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Zinematografiazko erreprodukzioaren bidez balio gehiago irabazten ez duen alderdi oro ez da fotogenikoa, ez da zinematografiako artearen osagarri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 288. orr.

Zinema eta antzerkia ongi bereizi nahia ez zen galdu, ordea, eta zinez interesgarria da ikustea nola antzerkiko kontzeptuetan bertan bilatu zen, berrogeita hamar ondoko urteetan batez ere, zinematografiaren espezifikotasunaren definizioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik zinema 3; zine 3.

Javier Agirresarobek Zinemaldian jasoko du irabazi duen Espainiako Zinematografia Saria.  Berria - Kultura   2004-09-09

Inbidia handiz ikusiko dute Donostiako ekitaldia AEBetako Zinematografia Akademiako arduradunek, kontu jakina baita Oscar sarien banaketa ekitaldiek ez dutela inoiz lortu Donostiako Zinemaldiak gaur lortuko duena: Woody Allenen presentzia.  Berria - Kultura   2004-09-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zinematografiazko erreprodukzioaren bidez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus