Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maltso (orobat malso g.er.) izond otzana, barea.

Gizon serios eta maltsoa. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 45. orr.

Otsoa bezain indartsua izanagatik, berez, biziki maltsoa zen, gozoa, zarmanta, eta munduko bihotzik hoberena zeukan. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 56. orr.

Otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 119. orr.

Bere artaldeko ardi maltso ala bihurri edo errebelatu guztien artzaina zela. Herria   2005-04-21

Australiako oiloak, arras maltsoak. Herria   2001-06-28

· Etsai-gudaroste buru-itsu eta maltso baina kopuruz eta pisuz ikaragarri baten aurkako gerra azkengabe batean borrokatzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 267. orr.

Zeure behako maltsoak ezinago bikain baliatu zaizkizula. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 480. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus