Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okindegi (orobat okinde g,.er. eta okintegi g.er.) iz ogia egiten den etxea; ogia saltzen den denda.

Okindegia oso argia zen, ispilu zabalak zeuzkan, marmol eta urrezko lanak, eta ogiak jartzeko bi apalategi, bata burdin landuzkoa eta beirazkoa bestea, non ogi luze distiratsuak maldan jarrita agertzen baitziren apaletan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 258. orr.

Hango eraikinei josi zien begirakunea: okindegia, Kirxaren kafea, osaba Kamilen denda, bizartegia, bazarra eta Raduan Husainiren etxea. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 260. orr.

Ikusten ditugu han edo hemen Frantziako herri ttipi ainitzetan jendeak kexu eta griñatuak, emeki emeki zerbitzu beharrenak desagertzen ari zaizkotelakotz: hemen eskola, han posta, okindea, ostatua, azken saltegiaren ondotik. Herria   2004-06-24

Okindegiko mutilak pasaratzeko seda lortu digu, matazatxo txiki-txiki bat 90 zentimotan. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 296. orr.

Lepoa niganantz jiratu beharrean, bere eskuinerantz jiratu zuen parean fortunatu zitzaion Kotkowski okindegiko opilei begira geratuz. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 34. orr.

Okindegiko Ford zaharrari aurrea hartu berri zion errepidean. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 57. orr.

Larunbat arratsaldean ama saltokiko okindegira joan zen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 59. orr.

Arotza okindegira joan zen ogitara, eta okina aroztegira ohol baten bila. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 175. orr.

Okindegian hasiak ziren Pazkoko ogi ailisak prestatzen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 42. orr.

-Ez huen gaur okindegian lanean hasi behar? Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 23. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus