Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ezertxo 1 adkor ezer.

Aspaldi honetan gure arteko liskarrei buruz ezer hitz egin ez badizut ere, egoera ez da ezertxo aldatu. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 93. orr.

-Ez duzu ezertxo ikasi. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 129. orr.

-Hortaz, ez duk ezertxo esan behar hemen ikusi duanaz. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 120. orr.

Gure alabatxoari ez zaio ezertxo falta. Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux - 39. orr.

Aitaren odolak sortu gaituenez soil-soilik, amei ez diegu ezertxo zor, aitak eskatu dienean prest egon, besterik ez baitute egin; aitak gura izan du, beraz, gure jaiotza. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 95. orr.

Poliziak begira eta ezertxo egiten ez. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 67. orr.

Aiurri berezia, zapuzkeria, agian haurtzaro hitsa izan zuen, baina berak ez du ezertxo esan nahi, hasieratik erakutsi du psikiatrarentzat zentzugabeko amorrua, neu goxo hitz egiten saiatu arren. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 141. orr.

Ez hortzen azaleko arrastorik, ez esmalteko itzalik, ez ertzetako akatsik, irribarre pasakor hartan ezertxo ez zen izan nire oroimenean irarrita geratu ez zenik. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 26. orr.

Nik, ostera, orduan ezertxo ez entzutea gurago nuen eta poztu egin nintzen Julenek guregandik alde egiten ez zuelako. bekaduna nintzela azaltzera ausartu gabe, bestela pentsatuko zutelako Estatuak nire hamar behatzez ezertxo ez egiteagatik ordaintzen zidala eta hori sekulako pagotxa zela beraientzat. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 107. orr.

Jakina, buruaren gogoetak eta bihotzaren sentimenduak ere gorputzak sortzen dituela esaten duenari, ez dago ezertxo erantzuterik. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 131. orr.

Zer egin milaka hildako, zauritu eta etxegabetu utzi dituen zoritxarraz baliatzen denarekin, ezertxo gabe gelditu diren emakumeak bortxatzen dituztenekin? Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 31. orr.

Neu han nengoen, ezertxo ulertu barik, beste hizkuntza batez berba egingo balute bezala. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 109. orr.

2 ezertxo ere adkor

-A, ezer ez, ezertxo ere ez. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 78. orr.

Orduan, ez duzu ezer ulertzen, ezertxo ere ez. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 206. orr.

Baina ezer ikusi bazuen, ez zuen ezertxo ere esan. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 133. orr.

Harrabots burrunbatsu bat aditu dut belarrietan, eta, hurrengo, ezertxo ere ez. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 15. orr.

Bihotz-damutu eta aitortu berehala zeure bekatuak, aitortza on batean esan beharreko ezertxo ere barruan gorde gabe. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 809. orr.

Ezertxo ere jan edo edan gabe! Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 155. orr.

Denbora gehiegi eman diat ezertxo ere edan gabe. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 210. orr.

Gero, arnasa sakon hartu, eta den-dena kontatu nion, ezertxo ere ezkutatu gabe. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 29. orr.

Bi urtez ezertxo ere entzun gabe egon eta gero, trumoi bat entzun zuen eskaileretan gora arrastaka. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 149. orr.

Aspaldidanik, Arturren emazte Ginebraz maitemindua zen; harekin nahastu zen aldi batez, Arturrek ezertxo ere jakin gaberik. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 19. orr.

Nonbait, segurtasun arrazoiengatik ez dute onartzen furgonetan ezertxo ere uztea. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 105. orr.

Eta nik ez dizut hamabi errublo emango, hamabost baizik, zuk ezertxo ere egin gabe, hutsaren truke; eta ez dizkizut zilarrezko txanponetan emango, diru-paperetan baizik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 84. orr.

Tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude; behartsutzat, baina beste asko aberasten dugu; ezertxo ere ez bagenu bezala, guztiaren jabe garelarik. Elizen arteko biblia   2 Ko 6,10

Bera ez zela egiazko gurasoez ezertxo ere oroitzen. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 33. orr.

Ez duzu okerrik ezertxo ere egin. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 168. orr.

Ez zen ezertxo ere falta. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 17. orr.

Haren errutina ez zen ezertxo ere aldatu ordudanik. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 127. orr.

Sailburuak ohartarazi zuen debekuaren politikak orain arte ez duela ezertxo ere konpondu. Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Ez dut ezertxo ere zuen kontra; beraz, lasai. Txillardegi   «Labartzari agur» - 179. orr.

Ez genekian ezertxo ere, langileek are gutxiago. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 98. orr.

Ez zakitek ezertxo ere beren buruaz. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 212. orr.

Asko hitz egiten duzue haurrek eta gazteek uste dutenaz, baina ez dakizue ezertxo ere horretaz. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 181. orr.

Batxilerra egina zen, Pindaro eta Safo aipatzen zituen, bertako alderdiburu guztiz kaltegabe baten alaba zen, argia bezain alferra, eta ezertxo ere ez zitzaion batere axola, eta are gutxiago noski haitzaren analisia. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 103. orr.

Jende askok bezala, banekien zer ziren huriak, banekien lau ibaik zeharkatzen zutela haien paradisua -esnezkoak, eztizkoak, ardozkoak eta urezkoak-; baina infernuaz ezertxo ere ez nekien. harrigarria da, berez maitagarritik ezertxo ere ez duten animaliei diegun kariño txepel, melenga, belaxka hori. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 214. orr.

-Ez, gero, ezertxo ere esan Jakobi, ez onik ez txarrik! Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 88. orr.

Ikaragarri lanpetuta daudela ematen du, galtzeko unerik ez balute bezala, baina galdetzen badiezue zertan ari diren, ezin izango dizuete ezertxo ere esan. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 262. orr.

Beraz, ezin dut ez ezertxo ere gaineratu, ez esan, ez berretsi, ez gezurtatu. Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Familiak susmoa zeukan joango ote nintzen, nahiz eta nik ezertxo ere esan ez. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 114. orr.

Hamar egun igaro dira Gipuzkoako ontziak berdeletara irten zirela, eta ez dute «ezertxo ere» arrantzatu. Berria - Ekonomia   2006-03-08

Benetan, Lucy, ez dut ezertxo ere ulertzen. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 175. orr.

Ez du ezertxo ere gogoratzen gertatuaz. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 41. orr.

Nahiz eta prelatuek gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasun etsenplurik ematen ez badute, ezer gutxi lagunduko didate niri, ezertxo ere ez beren buruari. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 388. orr.

Madame Soubrinek eskatu dit zuei esateko ez dela ezer gertatu, ezertxo ere ez. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 533. orr.

Baina denborak aurrera egin ahala, gizona konturatu zen emakumeari benetan ez zitzaiola berez ezertxo ere gertatzen sekula. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 151. orr.

Nire alaba bakarra hogeita bederatzi urtez bizi izan da mundu honetan, eta behin ere ez da gauza izan iruzkin jator bat egiteko, erabat eta osorik bere baitakoa den ezertxo ere esateko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 8. orr.

Ni oporretan etorri naiz hona, eta jakinarazten dizut ez dudala ezertxo ere egiteko asmorik. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 377. orr.

Hasi aurretik, gure bileran entzundakorik ezertxo ere inori ez salatzea agindu digute. Txillardegi   «Putzu» - 208. orr.

Nahiz eta Balakek jauregia bete zilar eta urre eman, ezin dut neure kabuz ezertxo ere egin, ez onik, ez txarrik, Jaunaren aginduaren kontra. Elizen arteko biblia   Zen 24,13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ezertxo ere (4); beste ezertxo ere (3); buruz ezertxo ere (10); da ezertxo (11); da ezertxo ere (10); dakit ezertxo ere (7); diat ezertxo ere (7); dizut ezertxo ere (3); du ezertxo (15); du ezertxo ere (14); dugu ezertxo ere (3); duk ezertxo (3); dut ezertxo ere (16); dute ezertxo ere (8); duzu ezertxo ere (4); duzue ezertxo ere (3); esan ezertxo ere (3); eta ezertxo (13); eta ezertxo ere (12)

ez da ezertxo (7); ez dakit ezertxo (7); ez diat ezertxo (6); ez du ezertxo (13); ez dut ezertxo (11); ez dute ezertxo (7); ez duzu ezertxo (5); ez duzue ezertxo (3); ez genuen ezertxo (5); ez nion ezertxo (6); ez nuela ezertxo (5); ez nuen ezertxo (10); ez zekien ezertxo (4); ez zen ezertxo (8); ez zidan ezertxo (5); ez zuela ezertxo (3); ez zuen ezertxo (28); ez zuten ezertxo (8); ezertxo egin (3)

ezertxo ere (536); ezertxo ere aipatu (3); ezertxo ere aldatu (3); ezertxo ere egin (41); ezertxo ere egingo (4); ezertxo ere egiten (6); ezertxo ere entzun (7); ezertxo ere entzuten (3); ezertxo ere erantzun (3); ezertxo ere esan (39); ezertxo ere esango (3); ezertxo ere esateko (4); ezertxo ere esaten (3); ezertxo ere ez (126); ezertxo ere gabe (3); ezertxo ere galdetu (3); ezertxo ere gertatu (5); ezertxo ere gertatuko (3); ezertxo ere ikasi (3); ezertxo ere ikusi (6); ezertxo ere ikusten (4); ezertxo ere jakin (10); ezertxo ere jan (9); ezertxo ere lortuko (3); ezertxo ere nahi (4); ezertxo ere sentitu (4); ezertxo ere sentitzen (4); ezertxo ere sinesten (3); ezertxo ere ulertu (8); ezertxo ere ulertzen (10); ezertxo ez (4); ezin da ezertxo (4); ezin dut ezertxo (5); ezin zuen ezertxo (3)

ezta ezertxo ere (5); genuen ezertxo ere (5); horretaz ezertxo ere (3); horri buruz ezertxo (4); ia ezertxo ere (3); inori ezertxo ere (3); nik ezertxo ere (5); nion ezertxo ere (6); nuela ezertxo ere (5); nuen ezertxo ere (10); sekula ezertxo ere (4); zekien ezertxo ere (5); zen ezertxo ere (10); zidan ezertxo ere (5); zion ezertxo ere (3); zuela ezertxo (4); zuela ezertxo ere (3); zuen ezertxo (34); zuen ezertxo ere (32); zuten ezertxo ere (9)

ezertxok ere (9); ezertxok ere ez (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus