Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibiltoki 1 iz ibiltzeko prestaturiko tokia.

Beroki bila kamarotera jaisterakoan, berriro igaro behar gainaldeko ibiltokian barrena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 106. orr.

Ibiltoki eta hiribideetan poliki paseatzen zuten. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 38. orr.

Ibiltoki zabalago batera iritsi zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 59. orr.

Taberna eta arraunketa taldeak nahasten ziren ibai ondoko ibiltokian barrena. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 118. orr.

Goizeko ordu txikietan hiriburuan galtzaile sentimental eta gautxorientzat dauden ibiltokietan. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 58. orr.

Ohatze handiaren eta metalezko paretaren arteko pasabide estua ibiltoki eginik, ate hertsiaren ondoraino desfilatu zen, ohe gainetik begiesten nuen bitartean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 368. orr.

Ortziko izarrak ere borrokatu ziren, beren ibiltokietatik borrokatu Siseraren aurka. Elizen arteko biblia   Epa 5,20

2 (presondegi batean)

Zeldan bakarrik, ibiltokian bakarrik, zeldatik ateratzen nintzelarik beste zelda guziak hetsiak ziren eta pasabideak hustuak. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 56. orr.

Diziplina gutxieneko bat ezarriko dio bere buruari: ibiltokiko promenadetan huts ez egitea, ahal izanez gero, paseoak eta ariketa fisikoak uztartzea... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 15. orr.

Ate aldetik isiltasuna, leihatila aldetik presoaren urratsak ibiltokian. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 51. orr.

Ibiltokirako ateraldiak arratsalde hastapen-hastapenean metatzen zituzten. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 62. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus