Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

okitu, oki(tu), okitzen 1 da/du ad guztiz bete.

Abiadura handian diruz okituko zen, herrira itzuliko gero, eta Maritxu dendari gaztearekin ezkondurik, aitatxiren etxalde abandonatuan laborantzan plantatuko. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 31. orr.

Bildumari diruz okitu bat zen hura, eta Harryren bi margolan erosia zen 1976an. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 56. orr.

Probintzia honetako oraina eta geroa erabakitzeko diruz okitutako hamabi-hamalau kabroien batzarrak horrelatsu izanen dituk. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 311. orr.

Hogei urteko mukizu puntu-com milioiz okituez. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 117. orr.

Kloroformo eta odol usainez, garrasi eta hasperenez okituriko sala haren barruan. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 42. orr.

Banaka irakurri behar dira poemak, bestela okitu edo zorabiatu egin gintezke. Berria - Kultura   2006-02-19

2 zerbaiten gehiegikeriagatik gogaitu edo aspertu. ik ase; nazkatu.

Izan ere, arima ez da asko jakitez asetzen eta okitzen, baizik gauzak barrenean sentitzez eta gozatzez. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 31. orr.

Etzaulkian zegoen, eskuak sabelzorro gainean gurutzatuta, ez irakurtzen edo lotan, baizik eguzkia hartzen bizitzaz okitutako izaki baten antzera. Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf - 175. orr.

Herria obsesio, eldarnio izateraino bizi izatera heldu omen zen, eta ordurako okitua zegoen, gogaitua guztiz. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 161. orr.

3 (era burutua izenondo gisa) guztizkoa.

Bulegari neskazaharra, nire lehenbiziko bisitaldian mari-ozpin okitua eta bigarrenean nonbait hor iduritu zitzaidana. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 198. orr.

Integrista okitua, gaizki moldatzen zituen haurrak eta haietarik bat hil ondoan haren anaiak jo du apeza guretzefika batekin. Herria   2001-05-03

Haien artean, izan diten komunistak, sozialistak edo bertze alderdietakoak badira jakobino okituak, Korsikan ikusi den bezala azken erreferendumean. Herria   2004-07-05

Eskuindar okituak, haientzat konstituzio horrek desegiten zuela hain maite duten Frantzia. Herria   2005-06-02

Pliushkinek kontu egin zuen bisitariak ergel okitua behar zuela. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 184. orr.

4 izond guztiz aberatsa.

Alabaina, zazpi urteren buruan, artaldea saldu eta osaba okituari agur erran zion. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 32. orr.

5 (adizlagun gisa) guztiz.

Martina gero Jonez okitu amorostu zen eta beste behin zubigintzan zinpurturik, gabe geratu nintzen, tu mikatza irentsiz, haginak tinkatuz eta lepo zainak zapartatzear. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 36. orr.

6 aberats okitu oso aberatsa.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa... Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 12. orr.

Diruz jositako aberats okituaren bizitza egin zuen Felixek hamasei urte bete zituen arte. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 242. orr.

Peterrek, herrian eta partikulazki familian, aberats okituaren fama zeukan. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 302. orr.

Ezkertiar dauka bere burua, nahiz aberats okitu bat duen hartua lagun eta president ordetzat, nahiz hitzemana duen ere ez dituela Brasiliaren zorrak ukatuko. Herria   2002-11-07

Behar gorrian jaio, eta aberats okitu hil zen. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 203. orr.

7 zahar okitu oso zaharra.

Une hartan agure zahar okitu bat sartu zen, urteek gorputz-adar bakar bat ere onik utzia ez ziotena. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 19. orr.

-Badut osaba bat, zahar okitua bera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 418. orr.

Bakarrik libro utzi zituzten biziki eri eta zahar okituak zirenak, Mathieu apeza besteak beste; ez omen ziren zama gehigarri bat baizik. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberats okitu (9)

aberats okitua (12); aberats okitua zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus