Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zulogune iz zuloa dagoen gunea.

Gailurreko haitzean dagoen zulogunea Budaren oinak egindakoa dateke budisten ustez eta musulmandarrek diotenez, berriz, Adanen oinatza da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 207. orr.

Neon berdeak Alexen aurpegi zatiak argitzen zituen, baina tarteko zuloguneen itzalek ageri zuten indar handiena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 32. orr.

Gau-ikuskari batean, zaldizko bat ikusi nuen zaldi gorri baten gainean, zulogune batean geldirik, sastraka artean; haren atzean, zenbait zaldi gorri, nabar eta zuri.  Elizen arteko biblia   Za 1,8

Madariaga etorbidean zuloguneak jartzen ari gara, autoak astiroago ibiltzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Karearen poroak eta zuloguneak irekita daudenean, berak hartzen du bere barrenean harearen nahastura, eta hala, itsatsi egiten da, eta lehortzerakoan, harri-koskorrekin juntatzen da eta horma sendoa egiten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus