Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partaide [1008 agerraldi, 122 liburu eta 582 artikulutan] 1 iz parte-hartzailea. ik partalier.

Espedizio batean partaide izateko eskaerarekin hasi zen dena. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 164. orr.

Jende errugabearen masakrean partaide izatea, ezta pasiboki ere, ez da posible. Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor - 31. orr.

Gurekin etortzen bazara, Jaunak guri emango dizkigun ondasunetan partaide egingo zaitugu. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 198. orr.

Denek nahi zuten Zugarramurdin Karlos Setimorekin batera meza aditu; eta eskainiko zitzaion "Te Deum" ospetsuan partaide izan. Txillardegi   «Putzu» - 139. orr.

Denok dakizue kiroldegian partaide guztiek egiten dutela lasterka, baina saria batek bakarrik jasotzen duela. Elizen arteko biblia   1 Ko 9,24

Napoleon bera ere, ezaguna denez, partaide izan genuen, barru-barrutik, Kode Zibilaren idatzaldietan. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 13. orr.

Hasieran, partaide izan nintzen ni lan horretan, noiz eta agertu baitzen kiribil erregulatzaileetako proteinek, eragozle zein aktibatzaile izan, tasun alosterikoak zituztela. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 72. orr.

HERRIKOA kapital arrisku sozietatea partaide bezala engaiatu da eragiketa hortan. Herria   2003-05-29

Finaleko lau partaideak binakako txapela irabazitakoak dira. Berria - Kirola   2006-04-01

Partaideak (16 urtez goitikakoak) laurazka ariko dira, kopurua 40 etara mugatua izanen delarik. Herria   2003-09-11

2 kidea.

Hango lege esangabearen arabera, partaide bakoitzak aurkitu behar zuen, presarik gabe, elkartearen jomuga ez ezik, beren kideen izen-deiturak berak ere. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 208. orr.

Hemen gizakia naturarekin bat eginik bizi da, urtaroen arabera; partaide eta esku da kreazioan gertatzen den guztian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 462. orr.

Banda del Andy: hiru partaide identifikaturik. Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak» - 32. orr.

800 partaide biltzen dira Arrapitz elkartean. Berria - Ekonomia   2004-07-28

Milurteko Goi Bilera 2000ko irailaren 6tik 8ra bitartean egin zuten New Yorken, eta 191 partaide izan ziren. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 96. orr.

Gazteak azaldu behar izan zion mugimendu hura ezerezean geratu zela, eta partaide gehienak [...] agintarien legeetara makurtu eta ahal bezain eroso bizi zirela. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 166. orr.

3 (-ko atzikiaren eskuinean)

ETAko zuzendaritzako partaide gisa. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 12. orr.

Familiako partaide bakoitzak bere lekua bilatu du bainatzeko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 58. orr.

Bere sigletan alfabetoko hizki guztiak zituen sindikatu ezkutuko partaide. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 210. orr.

Poliziaren bertsioak dioenez, Bizkaia Komandoko partaide ziren. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 237. orr.

Gazteria Kurdua elkarteko partaide eta ekintzaile egin nintzen. Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem - 56. orr.

Zenbait ongintza-elkartetako presidente eta beste batzuetako partaide zen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 153. orr.

Taldeko partaideak aldatuz joan dira. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 237. orr.

Kurt, filmatze-taldeko partaide gehienak bezala, ezkertiarra zen. Iban Zaldua   «Etorkizuna» - 30. orr.

Auzolandegi hartako partaideak geratu ginen han: boluntario gindoazenak eta arduradunak. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 160. orr.

Ertz guztiak ezagutzen ez nizkion antolamendu bateko partaide sentitzen nintzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 93. orr.

Anaitasuna aldizkariko partaide eta Argia aldizkarian erredaktore lanetan aritua. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 171. orr.

Gaztetatik sentitu dut bi mundu diferentetako partaide nintzela. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 174. orr.

Gizonezkook, horrela, maitale ohiek osatzen duten mamuen segizio horretako partaide bihurtzen gara. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 54. orr.

Garrantzi handiko ekitaldi bateko partaide zirela. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 140. orr.

Nolanahi ere, jakin-min hutsa haien begietan; joko bateko partaide dirudite. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 18. orr.

Berak ezagutzen zuen inor ez zen hil edo konprometitu edo ezkondu, ez eta jendarteko ospakizunen bateko partaide izan ere. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 136. orr.

4 (-en atzikiaren eskuinean)

Iparraldean berrosatu berria zen egitura militarraren partaide ginen biok. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 195. orr.

Ez zen elkartearen partaide, baina, menturaz, orain ukanen zuen kide izateko aukera. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 46. orr.

Gauzen ordenaren aurka doa, halaber, herriaren partaide izan arren familia kide ez diren horiei oinordetza eskubidea zabaltzea. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 96. orr.

Hitz oro giza esperientziaren emaitza da, eta esperientzia horren partaide egiten gaitu. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 48. orr.

Urrundik ikustea hura dena, ni barruan ez baina kanpoan banengo bezala, ez asmo kolektiboaren partaide baizik eta gizaki huts, bakar eta bakartia. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 108. orr.

Lausenga ezazu, egin zaitez haren koiten partaide, zin egiozu adoratzen duzula. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 142. orr.

Osabak, aldiz, bai, aintzakotzat hartu ninduen eta bere sekeretuaren partaide egin ninduen... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 88. orr.

Tragoz trago, Ximurrarenganako nire susmo txar gero eta zehatzagoen partaide egin nuen Charly. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 310. orr.

Hondakinak "egia" azaltzen dute: ez dira ekintza, kontakizun, edo promesa baten partaide. Joseba Zulaika   «ETAren hautsa» - 100. orr.

Giro haren partaide izateak ezinegona sortzen zion. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 65. orr.

Emakumea sedukzio jolas baten partaide sentitzen da, baina ez dauka jolaserako gogorik, eta bestaldera begiratzen du. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 173. orr.

"Orain" esan du, "juduen patu orokorraren partaide haiz". Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 32. orr.

Ez zitzaidan oso zail gertatu haren bihotzminaren partaide egitea. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 165. orr.

Lapurraren partaideak bere buruari gorroto; madarikazioa bereganatzen du ez duelako salatzen. Elizen arteko biblia   EsZ 29,24

5 (hitz elkartuetan)

Hizkuntza komunitate bateko partaide-izaera hiztun osotik hasi eta hizkuntzaren ezaguerarik ez dueneraino doan continuum bat da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 35. orr.

6 (izenondo gisa)

Ene zoritxarraren zergatia, dudarik gabe, emazte partaidean ere bilatu behar nuen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 168. orr.

Talde partaideak: Areatza, Arratia, Idiazabal, [...]. Berria - Kirola   2004-06-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus