Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malur (orobat malura; Hiztegi Batuan malur agertzen da; eta, mugatuan, malurra) iz zorigaitza.

Orduan behar izan dut, lehen aldiz, zu nahigabetu izanaren malura deitoratu. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 231. orr.

Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 49. orr.

Gehienik malurrak jo gaituenean gira hain segur urrats horri lotzen. Herria   2001-05-10

Baina honek zorigaitzak eta malurak ekarriko ditik. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 154. orr.

Katearen zuzendariak esana zuen malur handia izan arren langile hoberenak ere abiatzen zirela bide gaiztotik, ez zegoela inorekin fidatzerik. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 33. orr.

Haizatu dut ene malur zaharra. Jokin Urain   «Errotarria» - 62. orr.

Baina zure malurek hunkitu naute, haiek ematzearren zernahi egitera prest egoteko heineraino. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 268. orr.

Beren malurra inguruari, ingurukoei, gizarteari egozten dietenak. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 79. orr.

Uruski sobera malur egin gabe bere lekurat itzuli da. Herria   2004-01-29

Gauean, barandillan pausatuta dago Gabin, badiari begira, gogoetan, edo bere malurraren zama eraman ezinez. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 208. orr.

Bere joera alternatibo hori maluraz eta amorruz beteriko poemetan gauzatzen du. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus