Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oktaba (orobat otaba) 1 iz liturgian, zortziurrena; zortziurrenaren zortzigarren eguna. ik oktabario.

Oktabak eta Sanjuanak juntu antzean tokatu ziren urte batean, aste bakar batean lautan jota daude Sakabi eta Elgeta, panderorik gabe, Aittola gaineko Mugarriko ordekan, txabolako teiletu gainera igota. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 55. orr.

Heletan, Iholdin eta hor gaindi, aspaldiko ohidura ederra berme, distira berezi bat emaiten zaiote Besta-Berri eta Otabari. Herria   2005-05-26

Ondoko igandean, Otabaz, berdin eginen da Aiherran herriko bestakari! Herria   2003-06-19

Igande huntan, Otaba, aratsaldeko 3.30etan, beti Uztaritzeko txarangak airosturik. Herria   2003-06-26

Helduden igandean, Besta Berri Otaba ospatuko da Ortzaizen. Herria   2005-06-02

2 eskala diatonikoa osatzen duten zazpi noten eta lehenengoaren goiko kideak osatzen duten multzoa; hots baten maiztasuna bikoiztean edo erdira ekartzean gertatzen den hotsa.

Hori dela medio soinuaren goialdean bi botoi gehiago jartzeko ideia etorri zitzaion: osatu gabeak zituen bere bi oktabak eranstea. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 70. orr.

Honenbestez, bi oktabako eskala kromatikoa osatu zuen. Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak» - 70. orr.

Hatz lodiaren eta erakuslearen artean oktaba baten tartea hartzen nuen doi-doi. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 125. orr.

3 liburu eta kidekoetan, paper kaier baten zortzirenaren tamaina.

Denetan gogokoena Directorium Inquisitorium obraren oktabako edizio txiki bat genuen, Eymeric de Gironne domingotarrarena. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 45. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus