Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

xahutzaile (orobat xahutzale g.er.) 1 izond/iz xahutzen duena.

Izadiaren hondatze gero eta larriagoa natur baliabideez egiten dugun okerreko erabileraren ondorioz, bai herrialde aberatsetako kontsumo xahutzaileagatik bai herrialde pobreek dituzten premia larriko beharrengatik. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 38. orr.

Herrialde pobreetan, badira elite politiko eta ekonomikoetako talde boteretsuak, Iparreko jarrera kontsumista, xahutzaile eta elkartasunik gabeko bera erreproduzitzen dutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 46. orr.

Ekonomiaren gizakia kontsumitzaile eta xahutzailea ere bada (consumans). Askoren artean   «Filosofiako gida» - 94. orr.

Oso aberatsa zen, baina ez zekena, gastatzailea baizik; ez diru-pilatzaile, ondasunen xahutzaile baizik; negozio-gizon zuhurra, baina administratzaile burugabea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 182. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 106. orr.

Lorena Kevinen neskalagun ohia, diru xahutzaile amorratua, lorezainarekin elkartuko da berriro. Berria - Kultura   2004-12-28

Hilabete honen ezaugarri adierazgarrienak beroa, errea, lurrunketa edo ebaporazio prozesu ur xahutzailea, eta lehortea ditugu. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 263. orr.

Proiektu hori erabat gizartearen kontrakoa, ingurumenaren kontrakoa eta baliabide xahutzailea da. Berria - Euskal Herria   2004-04-20

3 hondatzailea, suntsitzailea.

Ez noski denboraren aurka joateko eta bere lan xahutzailea, batzuetan onuragarria ere izan daitekeena, galarazteko. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 24. orr.

Eta ere gure gogoak osoki aldatu behar ditugula, guhaur baigira gure ondarearen saltzaile lehenak, diruaren morroi bilakatuak, gure sudur punta baino urrunagoko behakorik gabeak, gure haurren geroaren xahutzaileak. Herria   2005-04-21

Natura osoa da errotik gupidagabea eta xahutzailea. Txillardegi   «Labartzari agur» - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus