Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuskera 1 iz ikusteko era edo modua.

Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 179. orr.

Nire begiak, ordea, ez dira orain 13 urtekoak, eta ez naiz ikusmenaz ari, ikuskeraz baizik. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 55. orr.

Azkeneko mende honetan errealitatearen ikuskera artistikoan izan diren inarrosaldiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 186. orr.

Banatzen diren bidexken jardina Tsíui PÍn-ek unibertsoaz zuen ikuskeraren halako irudi osagabe bat da, ez hala ere faltsua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 82. orr.

Bizitzaren erritmoak ikuskera jakin bat eragiten du; ikuskerak, berriz, bizitzaren erritmoa markatzen. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 112. orr.

Literaturak errealitatea du abiapuntu, baiki, eta txosten baten itxura hotza har badezake ere [...] txostenak, literarioa bada, munduaren eta bizitzaren ikuskera bat erakusten du: errealitatea baino haratago doan zerbait. munduaren ikuskera aldarazi zuen bidaiaren kronika egin zuen Pigaffetak. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 17. orr.

ik beherago 3. 23115

Ikuskera tragiko hark luzaz liluratu zuen, bada, Nora. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 52. orr.

Kristautasunaren muina greziar ikuskera eta pentsaeraren arabera aurkezteko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 39. orr.

Analisi psikologikoaren azterketak nortasunaren freudiar ikuskerarekin harreman puntu batzuk dituen teoria bat aurkezten digu. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 13. orr.

Tradizioan oinarritutako ikuskerak. Berria - Kultura   2004-12-05

Beste muturreko ikuskerak (Hobbesena, kasu) gizakia gaiztoa eta berekoia dela aldarrikatzen du. Berria - Kultura   2006-03-07

Aristotelesen Topikoetan topikoak lekuak dira, ikuskerak -predikatuak, atributuak-, predikatu batek subjektuarekin elkarrekikotasuna egiten ahal duelarik. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 51. orr.

Gauzen izaeraren ikuskera sakonagoa izateko. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 170. orr.

Bere egia (ezta oro har kausa arazle baten adigaiaren baliotasun objektiboa ere) ez dela oinarritzen ezein apriorizko ikuskeratan. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 260. orr.

Kultura ikuskera horri haurren esklabotza laguntzen duten beste zenbait arrazoi gehitu behar zaizkio. Berria - Gaiak   2004-04-16

2 (hitz elkatuetan)

Kultura ikuskera horri haurren esklabotza laguntzen duten beste zenbait arrazoi gehitu behar zaizkio. Berria - Gaiak   2004-04-16

3 mundu ikuskera

Unibertsoaren infinitutasunarekin mundu-ikuskera berria zabaldu zuena. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 75. orr.

Mundu-ikuskera objektiboa eta subjektiboa kontrajartzen ditu. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 188. orr.

Nire mundu ikuskera osatzeko, ezinbestekoak izan dira Simone de Beauvoir eta J.P. Sartreren obrak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 95. orr.

Liburu honekin Kantek Filosofia ez ezik, izadiaren eta munduaren ulermena, hots, gure mundu-ikuskera ere hankaz gora jarri duela. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 8. orr.

Bat-batean konturatu nintzen nire fedegabetasun hura ez zegoela ongi burutua, eta nik orduan nire "mundu-ikuskera" deitzen nion ergelkeria hura zuloz josita zela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 40. orr.

-Batak zein besteak beren mundu-ikuskeraren araberako bukaera emango lioketek narrazioari. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere mundu ikuskera (4); ikuskera berri (3); ikuskera berria (3); mundu ikuskera (51); mundu ikuskerak (5); mundu ikuskeran (3); mundu ikuskeraren (10); munduaren ikuskera (9); ustezko ikuskera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus