Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partenariatu iz garapena ulertzeko modua, partehartzean eta elkarrizketan oinarritua.

II. motako akordioetan, partenariatuak azpimarratu beharko genituzke, berrikuntza gisa; ekintza programen eragimena hobetzeko gobernuek, enpresek eta gizarte zibilak elkarrekin eginiko aliantzak dira. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 27. orr.

Partenariatuaren ideiaren oinarrian hiru elementu ditugu: arlo pribatuarentzat ezinezkoa izatea gaiak berak bakarrik konpondu ahal izatea; gobernuak ahalmenik ez izatea mundu osoaren ordez erabakitzeko; eta gizarte zibilak ahots sendoagoa eta finantza baliabide gehiago behar izatea bere kezkak adierazteko eta bere esperientzia partekatzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 27. orr.

Horren lekuko ditugu, esate baterako, Johannesburgen planteatutako partenariatuak edo hiru sektoreko sareak, hau da, erakunde publikoen, korporatiboen eta gizarte zibilaren elkarrekiko ekintza jasotzen dutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra» - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus