Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sareratu, sarera(tu), sareratzen 1 du ad sarera eraman, sarean sartu. ik sareetaratu.

Ezin atera ahal arrain sareratu zuten. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 181. orr.

Ehizaki bat sareratzen zuelarik, zenbait egunetan maitalearena egiten ibili ohi zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 326. orr.

2 sarean -Interneten- jarri.

Orain Egan bezala, Literatur Aldizkarien Gordailua-k Olerti aldizkaria sareratu zuen duela gutxi. Berria - Kultura   2004-03-20

Sareratu dituen ia 200 argazkiak ez dira, hala ere, egin dituen guztiak, ezta hurrik eman ere. Berria - Kultura   2004-02-26

Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilerako filmak sareratzen hasi da Nontzeberri webgunea. Berria - Kultura   2004-06-17

'Konkordia bila' 'fikzio-net'-a sareratu du Fito Rodriguezek. Berria - Kultura   2004-03-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus