Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

iskion (corpusean ez dago; ETCn 33 agerraldi) iz pelbiseko hezurra. ik ilion; pelbis; aldaka.

Haren erroak sendo atxikita daude pelbisaren barrenean, iskionean, eta erekzioa gertatzen denean hortxe oinarritzen da. ETC-literatura, saiakera   Sexua noiznahi, Luis Elberdin, Gaiak, 2005

Aitor Ociok ere gainkarga du iskionaren eta tibiaren arteko giharrean, baina jokatzeko moduan izango da. ETC-prentsa   Egunkaria, 2000-12-16

Australopithecus guztiak bipedoak baziren ere, ileonaren sendotasunak eta iskion laburrak aurreko bi espezie horiek ebolutiboki erlazionatzen dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2013-04-18

Anatomian, bereziki Musculus gemellus superior eta Musculus gemellus inferior iskionetik Obturator internus giharraren tendoiarekin batera izterrezurraren iduneraino hedatzen diren gihar txikiak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bereziki anatomian, Jatsu Azkue / Juan Mendizabal, UEU, 2013

Aldaka-hezurra, hezur koxala edo hezur iliakoa hezur-bikote laua da, luzexka eta helize-formakoa, pelbisaren aurreko eta alboko aldea osatzen duena.. Hiru hezurrez (ilion, iskion eta pubis-hezur pubisaz) eratuta dago. ETC-entziklopedia   Aldaka-hezur, Wikipedia

Zerra: labur samarra eta estua dute, eta errainezurra nabarmena, angelutsua; zabala da ilionen artean, eta estua iskionen artean. ETC-entziklopedia   Behi montxina, Wikipedia

Giza anatomian, izterreko bizeps muskulua edo bizeps muskulu femorala izterreko atzeko konpartimentuan iskionetik eta lerro latzetik peronearen burura doan gihar muskulua da. ETC-entziklopedia   Bizeps muskulu femoral, Wikipedia

Gerri pelbiarra: 2 hezur daude (bi koxalak, non iliona, iskiona eta pubisa fusionatuta daude). ETC-entziklopedia   Giza hezurdura, Wikipedia

Hauen jatorria iskionaren alde medialean dago eta gihar iskiokabernosoaz estatila dago. ETC-entziklopedia   Giza zakil, Wikipedia

Iliona pelbiseko hezur zabal bat da, beste bi hezurrekin batera (iskiona eta pubis-hezur pubisa) aldaka osatzen duena. ETC-entziklopedia   Ilion, Wikipedia

Iskiona pelbiseko hezur bat da, ilionarekin eta pubis-hezur pubisarekin batera, pelbisaren hezur iliakoa osatzen duena. ETC-entziklopedia   Iskion, Wikipedia

Iskion hezurra ere ezberdina da, primitiboagoa zelarik Neandertalen artean. ETC-entziklopedia   Neanderthalgo gizakia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus