Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

saretxo 1 iz tamaina txikiko sarea. ik sarexka.

Posible al da treneko saretxoan liburu bat ahazten zaigun bezala hilketa bat ikusi izana ere ahanzturaren saretxoan uztea? Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 30. orr.

Buruaren atzealdean, motots zuria saretxo batean bildua. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 115. orr.

Han zituen termometro lehorra eta beste bat hatz-tamainako gasa saretxo bustiz inguratua. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 59. orr.

2 ik sare 10.

Oinetakoak haitz gainean utzi eta saretxoaz atzematen genituen koloretako arraintxoa. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 124. orr.

Nik saretxoa botatzen nion behin eta berriro, bota nion auskalo zenbat aldiz, baina tximeletak guztietan egin zidan ihes. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 115. orr.

3 ik sare 21.

Port Vendrell inguruak ezagutzen nituen nik ondoen, eta pixkana-pixkana gaua pasatzeko ganbara edo lastategia utziko ziguten edo jaten emango ziguten nekazari fidagarrien saretxoa osatu nuen han-hemen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 341. orr.

Orduan urratu ziren hedabideen lehen saretxoak. Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 27. orr.

Fabrika handi haiek hartzen zuten jende guztiarentzat apopilo etxeak-eta izaten zituzten prestatuta eta horrek ere negozio saretxo bat sortu zuen herrietan. Jon Maia   «Riomundo» - 125. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus