Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bestaldetik lok bestalde.

Baina bestaldetik, mintzatu balitzait eta galdatu zer xedetan nintzen, ene ihardespenak ez zion argitasunik ekarriko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 128. orr.

Bitxia da ebakitako egunkari zatiekin gertatzen dena: askotan, egunkari txatalak ebakita dauden lekutik baino, bestaldetik interesgarriagoak suertatzen dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Ataurrean, kalearen alde batetik bestera zeuden harlauzak kontatu zituen, alde batetik bestera hamahiru, bestaldetik bueltan berriro kontatuta hamaika.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.

Bestaldetik, ordea, zenbait gauzatan puritanismorik estuenera jotzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 41. orr.

Inork bestaldetik erantzun beharrik izan gabe ere, informazioa ematen dute linea eman zain edo komunikatzen ari diren telefonoek: zenbat metro koadro dituen apartamentuak, atiko edo soto batean ote dagoen telefonoa, argiak piztuta edo itzalita ote dauden.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Bestaldetik, nagoen tokian, Azkaraten gora, Izarraitz bailara, Madariaga, Aittola eta Lastur.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 86. orr.

Alde batetik Berlody, Uhartehiriko jauregiko jauna gorrien hautagai, Le Réveil Basque bere astekariarekin, eta bestaldetik, Donazaharreko jauregiko Etcheverry, Le Réveil-i buru egiteko, Eskualduna sortua zuela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.

Bestaldetik, kultu aniztasuna alde batera utzita ere, lege zibilak saihets dezake indarra eta bortxa erabiltzea, senar-emazte pozgabeak loturik edo ezkon barruko ezkongetza nahitaezkoan iraunarazteko -azken hori deitoragarri izan arren, ohitura nahiz gizartearentzat-.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 67. orr.

Fedro elkarrizketa, bestaldetik, ederrenetarikoen artean dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus