Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mamorro (orobat mamarro, mamurro g.er. eta mamarru g.er.) 1 iz zomorroa.

Gelan jatekorik baldin baduzu, ogi papurrak edo, berehala ondoratuko zaizkizu txindurriak eta mamorro ugari. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 32. orr.

Arratoiak eta mamorroak sartzen zizkidaten gelan, ni izuarazteko. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 100. orr.

Izaki guztiak gizentzen ditugu gizen gaitzaten, eta geure burua dugu gizentzen mamorroentzat. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 163. orr.

· Ez duzu Karlos dagoen lekurantz begiratzen, ezikusiarena egiteak ikusia izatetik salbatuko balu bezala, nolabait ekidingo balu bezala, Mamorroaren beldur izarapean ezkutatzen den haurraren antzera. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 63. orr.

2 irud/hed

Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan, hede bat sorbalda batean, beste hede bat bestean eta sable ikaragarri bat gerriaren alde batean zintzilik. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 519. orr.

Zer esango duzu zerorrek eztarriko mamorroa berriro agertuko zaizunean? Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 180. orr.

Euskal mamurro letratu tipikoa hiperespainol gisa figuratu nahian euskalduna dela dioen subespainol xaborra da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Behin mamorro-pozoia jan zuen, bestean pozadera batean behera bota zuen bere burua. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 110. orr.

Orduan, mamorro-piloa bezala pilatuko ditugu harrapakinak, matxinsaltoek bezala egingo diegu gainera jauzi. Elizen arteko biblia   Is 33,4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus