Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ibiltze 1 iz gorputzaren zatiren batek beti lurra ukitzen duela higitzea.

Multxo balios batekin emanak diren kurtsuak batetik, herri barnean eta kanpoan aldizkatuak diren ikasketa, ibiltze, pidaiak bestetik. Herria   2003-03-13

Atsegin handia ematen zion kalez kale ibiltze horrek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 246. orr.

2 jardutea, aritzea.

Jolas-lagunik ez zitzaidan geratzen ordurako, Itsasondon, eta jendartean bakarka ibiltze hori zein barregarria izan litekeen ohartzeko bezain heldua izango nintzen seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 94. orr.

Hondarrean, urrun-hurbil ibiltze hori bere naturan da; garesti ordaindu izanagatik ere ez du bestela nahi. Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan» - 50. orr.

Kendu ez ezik, eman ere egin baitizkit gozatu eder askoak bertsolarien artean ibiltze horrek. Berria - Kultura   2004-01-18

Bere barneko berri, bere zaintzaleen izaiteko manerak, bere zeldako bizi hertsia edo kanporateko ibiltze bakanak aipatzen dituelarik, iduritzen zaitzu hor berean zaudela. Herria   2005-02-24

Gogorrena: beti arineketan eta presaka ibiltze itogarria. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 189. orr.

Ez zuen ezagutzen nire alda-maldaka ibiltze oinazez bete hura. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus