Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sagar 1 iz sagarrondoaren fruitua, biribila, mamia sendoa eta saporetsua duena.

Gasna pixka bat eta sagar bat jan ditut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 93. orr.

Sagar bat ez hartu izanaz damutu nintzen, baraurik bainengoen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 125. orr.

Turinen "carpandue" esaten zitzaien sagar batzuk erosten zituen beti. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 183. orr.

Sagarra zuritu nuen. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 11. orr.

Udaltzainak ehun pausora usaindu eta txanoak gona azpian desagertzen ziren, xalo-xalo sagar bat hozkatzen zuen bitartean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 241. orr.

Sugeak emandako sagarrari Evak kosk egin zionean. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 29. orr.

"Bai motelak sagar hauek!", esaten zuen gure aitak. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 211. orr.

Astigarragako sagar heldu berrien azal kolorea dauka. Berria - Kultura   2004-11-06

Sagarrak eta udareak metatzen ziren, arkitektura erregularrez, piramideak eratuz. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 318. orr.

Zerura begiratu zuen, kezkaturik, urte sasoi hartako euri berantiarrek sagarrei kalte handiak eragin zietelakoan. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 75. orr.

Saskia hartu eta sagar tiraka hasi zitzaion orduan. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 77. orr.

Denok atxilotu eta urkatuko gaituzte, George Hooping izan ezik, hura ez baitzen sagar-jaten ari. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 96. orr.

Fruitu debekatua ez da beti sagarra izaten, ezta beti emakumearen eskutik etortzen ere. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 71. orr.

Sagar gorri leun batekin bururatzen du bere bazkaria. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 23. orr.

Sagasti bat zegoen, beheko aldean sagar berdeak eta goiko aldean sagar gorriak ematen zituena. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 144. orr.

Dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 266. orr.

Umorea ere halakoxea zeukan, sagar gaziaren ezpalekoa. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 129. orr.

Sagar gazi-gozo eta minez moldaturiko sagardoa. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 52. orr.

Sagar erreximeta gasnarekin. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 184. orr.

Labaka baserriaren ondoko sagar esnabolak hartzera joaten ginen sarri. Txillardegi   «Labartzari agur» - 128. orr.

Zedrozko arkatz berrien usaina, edo kola-botila batena, edo noizbait han utzi eta ahazturiko sagar umotuegiren batena. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 156. orr.

Sagar errearen usaina barreiatu zen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 152. orr.

Sagar galdua sagarrondo ustelean. Berria - Mundua   2004-07-13

Hala gertatuko zela Da Rua, sagar ustela bezala, juduen ontzitik kanpora botatzen ez bazuten. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 97. orr.

Pasarte horretatik, badirudi sagar basakaren fruituari deitzen zitzaiola "poma". Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 96. orr.

-Aita, zein politak diren urrezko sagar horiek -tematu zen neskatila laranjaondoa ikusirik-. Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala» - 83. orr.

Agian hori izan da zigorra, sagar debekatua jateagatik emandako kondena. Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion» - 27. orr.

Elkarteak 20bat tokiko sagar mota aurkeztuko ditu, bakoitzaren berezitasunak aipatuz. Herria   2005-10-13

Bularretakoa pixka bat jaitsi, eta bular bat irten zitzaion, paradisuko sagar jaioberriaren pare. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 76. orr.

Euskal sagardoa ere, batzuetan, kanpoko sagarrarekin egiten da. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 107. orr.

3 (neurriekin)

Kilo eta erdi sagar jan irentsi nuen, harrapazka. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 55. orr.

75 tona sagarrekin atera dituzte 35000 pinta sagarno idor, 5000 pinta goxo eta 5000 sagarno-jus. Herria   2001-05-24

Hamar karga sagar dituen baserritar batek auzokoari -zati bat eskatuko dion beldurrez edo- zazpi baizik ez dituela esaten baldin badio, [...]. Martin Anso   «Elezaharren bidetik» - 47. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gero sagar ale eder bat atariko sagarrondotik hartu, eskuin eskuaz igaliari hautsa kendu eta ahora eraman zuen. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 7. orr.

Harri koskorrak, hostoak, sagar zuztarrak, trapu puskekin egindako panpinak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 237. orr.

Bizkotxo apurrak opil zatitxoak sagar mutxikinak, arroz aleak, [...] elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 137. orr.

Ez sagardo hutsari, baizik eta ura nahastutako sagar patsari. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 96. orr.

Azkeneko honek, bistan da, "sagar mustio" hutsa adierazi nahi duela, egun "sagardo" deitzen duguna. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 97. orr.

Vainean sagar-xerra batzuk zeramatzan ore azukredun bat laberatu zuen azpil batean. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 146. orr.

Sagar pilen eta laranja kaxen atzean. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 248. orr.

Aitak okela-zati bat busti zuen sagar-konpotan eta ahoan sartu zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 15. orr.

Sagar-saltsarik gabeko antzara erre soila aski ona iruditu zitzaiola beti. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 294. orr.

Labeko atea zabaldu eta sagar-tarta atera zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 153. orr.

Izerditan dagoenez paperezko saskitxoari itsatsitako sagar-azukrearen pare, itxaron egin du beste pixka bat. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 53. orr.

Han, lorez egindako muino baten gain-gainean iturri bat zegoen, sagar ura zeriona. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 42. orr.

Sagar eta ahabi zukua daukat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 121. orr.

Iparraldean Eztigar koperatibak 58 000 pinta sagarno atera ditu, eta 12 000 pinta sagar jus. Herria   2005-05-19

Plater bakoitzaren ondoren zurrut bat egiten zitzaion sagar-pattar zahar gozoari. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 139. orr.

Iragan ostegunean sagar ekoizleak eta sagardogileak batzartu ziren Hondarribian, ordaindu beharreko prezioa zehazteko. Berria - Ekonomia   2004-09-26

· Sagar erre puska eder baten aitzinean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 153. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa izen abstraktuekin)

Begiratu sagar multzo bati eta esaten zuten, sagar mota bakoitza bereiziz: "hau, espuru", "hau, domentxa", "hau, gezeta". Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 65. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen, eta berehala hartu zuen salak sagar usaina. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 114. orr.

Mahats-lukuen gozoa dute niretzat zure bularrek, sagar-usain eztia zure arnasak. Elizen arteko biblia   Kt 7,9

Goitizena ez gezurtatzearren, bere buruak sagar itxura hartu zuen azkenik. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 18. orr.

Aurrekoan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 152. orr.

Laborarien ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 39. orr.

Sagar jotzea egin da,“ Jo ala Jo” elkarteak antolaturik. Herria   2005-11-17

Motxean erantzun beharra izaten da horrelakoetan, eta ezin ba hasi esplikatzen sagar-lur batekoa naizela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 247. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Sagarrondo loreen mira zuten erleek abaraska egin omen zuten Adrianaren ahoan eta ezti gozoa atera, ezti musikaduna, ezti sagar-zaporea. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 129. orr.

Atso ile-zuri sagar-musu batek buruari eragin zion. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 267. orr.

Likenak bere lore sagar-berdea itsatsi zuen metalean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 368. orr.

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko, eta xingola arrosekin jantziko zuela amets egiten zuen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 259. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarre osagai gisa)

Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 318. orr.

Udazkenaren usaina zen nagusi, bere urrin guztien indarrarekin baso-sagar helduegia gogorarazten zuena. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 131. orr.

Maitasun-sagarrei usain eztia darie, milaka fruitu gozo dago gure atean zain, fruitu zahar eta berri. Elizen arteko biblia   Kt 7,14

Gari-uzta-aroan, Ruben sorora joan zen amodio-sagar bila, eta bere ama Leari eraman zizkion. Elizen arteko biblia   Has 30,14

8 sagarrondoa.

Udaran sagastian egiten zuan siesta, ta bere barrengo txistu ura adituta, errezeloa jarri zitzayon, an sagar-pean lotan zegoala, sugeren bat edo suangillaren bat barrena sartua izango ote zuan. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 23. orr.

9 ate sagar ik ate.
10 ezpata-sagar ik ezpata.
11 kuku sagar ik kuku 10.
12 lur-sagar ik lursagar.
13 sagar arbola sagarrondoa.

Baratze koxkor bat eta sagar arbola batzuk zituzten etxe inguruan. Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae» - 90. orr.

Hara non bost urteko neska-koskorrak erantzuten dion, biak sagar-arbola baten azpiyen zeudela. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 91. orr.

Etxe ondoko sagar arbolei mihura kentzen. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 51. orr.

Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen. Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof - 65. orr.

14 zango sagar ik zango.
15 zintzur sagar ik zintzur.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus