Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

curry iz janariak ontzeko erabiltzen den espezia-mistura; horrekin prestatutako jakia.

Menu karta luzatu zidan eta berehalaxe aukeratu nuen afaria: udaberriko bilgua entsalada txinatarrez lagundurik eta, bigarren, oilaskoa curry erara hiru delizietara jarritako arrozarekin.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.

Uste baino errazago topatu du asko molestatzen ez duen aparkatzeko leku bat, eta eroateko tailarinak eskatu ditu, okela eta curry saltsarekin.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 122. orr.

Harryri xigorki, koko, babarrun egosi, marrubi, curry, belar, kafe eta sardinen gustukoak suertatu zitzaizkion, eta nahiko adore ere izan zuen Ronek ukitu nahi ez zuen eta arraroa eta grisa zen bati izkinan kosk egiteko: piperrautsa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Ber denboran, 'Curry' saltsan igerikan ari ziren izkirak bere platan ezarri zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 232. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus