Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gastatu (Egungo testuen corpusean 9.988 agerraldi), gasta, gastatzen 1 du ad (dirua) xahutu. ik irion.

Eman zioten diru guztia gastatu zuen. Dirua alferrik gastatzen zuela esaten zion aitak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 199. orr.

Gehienek diru hori ardotan gastatzen dute. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 12. orr.

Zeukaten diru apurra multikopista eta tinta erosten gastatzen zutela iraultzaile bulartsu haiek. Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino» - 16. orr.

Ni ez nago prest nire soldataren herena ere gastatzeko pisu bat alokatzearen truk. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 123. orr.

Zenbat diru gastatu behar da unibertsitateetan? Jasone Osoro   «Korapiloak» - 25. orr.

Pobreak direnez, errentaren parte handiena kontsumoan gastatzen dute. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 298. orr.

Goi mailako hezkuntzan 4.975$ gastatzen da ikasleko EAEn, 7.350$ Nafarroan, 9.169$ EBean, eta 19.220$ AEBetan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 181. orr.

Nire gurasoei ez zitzaien askorik sobratuko hileko soldatatik, baina sobratzen zen apur hura gordetzen ohituagoak ziren gastatzen baino. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 16. orr.

Zertako hainbeste irabazi alfer, gero berriz alferrik hainbeste gastatzen aritzeko? Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 181. orr.

2 (baliabideak, denbora) erabili, ahitu.

Ez ziaten urik alferrik gastatu nahi nonbait. 25423

Ahalik eta gas gutxien gastatzeko. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 73. orr.

Taldearen defentsa antolatu zuen, eta tiro-ariketa zehatz-mehatzak eginarazi (zeinetan modua egin zuen munizioen zati handi bat gasta zedin). Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 179. orr.

Bateria gastatu zaiola uste dut. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 123. orr.

Hitz gehiegi gastatu dut poesiaren defentsan. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 54. orr.

Lurrera erori zenetik hil aitzineko urteak halaz, ohean etzanik gastatu zituen. Itxaro Borda   «%100 basque» - 100. orr.

Norma Jeanekin solasean gastatzen nituen kilometroak. Itxaro Borda   «%100 basque» - 172. orr.

Beren urte ederrenak soldadugoan gastatzera. Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz» - 111. orr.

Denbora gehiena, ordea, telebistari beha gastatzen zuten. Itxaro Borda   «Hiruko» - 44. orr.

Hire lagunak denbora eta sosak gastatu, eta hik, zer? Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch - 107. orr.

Bidearen gogortasunak ez gaitu gastatzen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 141. orr.

3 higatu.

Halaxe egon zen lau urtetan, igurtzi eta igurtzi, gastatzen eta higatzen zuen borragoma bakoitzari bildumako beste bat zerraiola. Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 59. orr.

Robert Graves, berriz irakurriko dut, The Greek Myths¸ edizio txiki bat dut, paperback-en, guztiz gastatua eskuetan hainbeste aldiz erabili ondoren. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 72. orr.

Urrats isilak egiten zituen, zapata zolak gastatuak baitzeuzkan, eta oinutsik zihoan. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 19. orr.

Zaila baita, denborarekin, hitzen balioa ez gastatzea. Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana» - 15. orr.

Gastatua eta hausteko zorian delarik soka. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 173. orr.

Falta zitzaigun eskarmentua aulki haien zur gastatuak emango baligu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 119. orr.

Ganibet batez karrakatuz gastatu behar zirela zilindroak. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 195. orr.

Horrela, haren soinuan kanpoko teklak berri zeuden, eta barrukoak gastatuta. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 15. orr.

Paper horixkatuak dira dagoeneko, denboraren joanak eta eskuztatze sarriak gastatuxeak. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 133. orr.

4 ipar mainatu, mimatu.

Azken orenak arte familiek gastatu gaituzte eta biziki untsa pasatu da gure hango egonaldia. Herria   2005-09-01

Jazz gisako musika maite dutenak gastatuak izanen dira Donibane Lohizunen ortziraletik haste igande arte. Herria   2005-07-14

Gure haurrak gastatuak dira, ttipi eta haundiak xoratuko dituen ikusgarri batean parte hartuko baitute. Herria   2005-03-10

Azken igande huntan herritarrak gastatuak izan gira zeren gaztek eskaini baitaukute apairu bat biziki ona. Herria   2002-11-14

Kirol sailean Aviron gastatua izanen da: milioi bat eta 700 000 Euro ezarriko ditu hiriak elkarte horren ostatuan bigarren estaia eraikitzeko. Herria   2003-12-25

Luzaiden usaia edo ohi den bezala gastatuak izan dira hainbeste ilusionekin Olentzero-ren beha egonak ziren haurrak. Herria   2004-12-30

Aroaren aldetik haatik, gu gastatuak izan balinbagira, ez dira denak hala izan. Herria   2003-01-09

5 (era burutua izenondo gisa)

Ez du haur gastatua [=haur mimatua] bezala portatzerik. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 149. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean gastatu (5); asko gastatu (7); baino gehiago gastatu (12); baino gutxiago gastatu (3); bat gastatu (4); diru asko gastatu (6); diru gastatu (6); diru gehiago gastatu (3); diru gehiegi gastatu (3); diru guztia gastatu (7); dirua gastatu (7); dirutza gastatu (3); dolar gastatu (13); ere gastatu (3); euro gastatu (34); euro gastatu ditu (7); euro gastatu dituzte (5); euro gastatu zituen (4); euro gastatu zituzten (7)

gastatu behar (22); gastatu behar da (6); gastatu behar izan (5); gastatu beharko (8); gastatu dira (5); gastatu ditu (13); gastatu ditugu (3); gastatu dituzte (8); gastatu du (5); gastatu dugu (3); gastatu dut (3); gastatu dute (3); gastatu egin (5); gastatu egiten (5); gastatu eta (16); gastatu gabe (5); gastatu nahi (4); gastatu ziren (4); gastatu zituela (3); gastatu zituen (14); gastatu zituzten (9); gastatu zuela (5); gastatu zuen (14); gastatu zuten (8); gastatu zutena (3); gastatu zutenekin (3)

euro gastatuak (4); gastatuak izan (4); gastatuak zituen (3); gehiago gastatu (21); gehiago gastatu ditu (3); gehiegi gastatu (5); gutxiago gastatu (7); guztia gastatu (7); inguru gastatu (3); milioi dolar gastatu (7); milioi euro gastatu (20); milioi gastatu (6); nola gastatu (3); zenbat diru gastatu (4); zertan gastatu (4)

bezala gastatuko (3); euro gastatuko (30); euro gastatuko ditu (12); euro gastatuko dituela (3); euro gastatuko dituzte (6); gastatuko dira (5); gastatuko ditu (19); gastatuko dituela (4); gastatuko dituzte (10); gastatuko du (7); gastatuko dute (6); gastatutako diru (4); gastatuz gero (3); gehiago gastatuko (3); gutxiago gastatuko (5); jantzia bezala gastatuko (3); milioi euro gastatuko (21); milioi gastatuko (5)

dirua gastatzea (3); dirua gastatzeko (8); ez gastatzeko (4); gastatzea da (3); gastatzeko asmoa (3); gastatzeko aukera (3); gehiago gastatzea (4); gutxiago gastatzeko (3)

alferrik gastatzen (3); asko gastatzen (6); baino gehiago gastatzen (5); dirua gastatzen (4); dirutza gastatzen (3); erosten gastatzen (3); euro gastatzen (8); euro gastatzen ditu (4); euro gastatzen dituzte (3); gastatzen ari (5); gastatzen da (4); gastatzen den (12); gastatzen den dirua (3); gastatzen dena (3); gastatzen dira (6); gastatzen ditu (6); gastatzen dituzte (5); gastatzen du (6); gastatzen duela (6); gastatzen duen (10); gastatzen duena (5); gastatzen dute (11); gastatzen duten (5); gastatzen dutenaren (3); gastatzen duzu (3); gastatzen hasi (3); gastatzen omen (3); gastatzen zituen (3); gastatzen zuen (8); gastatzen zuten (4); gehiago gastatzen (12); gehiago gastatzen dute (4); gehiegi gastatzen (4); gutxi gastatzen (4); gutxiago gastatzen (5); horretan gastatzen (4); sobera gastatzen (3); urtero gastatzen (3); zenbat gastatzen (3); zertan gastatzen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus