Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mamurtu, mamur, mamurtzen 1 da ad (ahoan) txikitu, murtxikatu.

Zerbait marraskatzen ari zen, gero mamurtzeko eta kikara kafez bultzatzeko. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 360. orr.

Bizkor jaten zuten, ondo mamurtu gabe, dena irentsiz. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 166. orr.

Abasek gosaria amaitu, tea hartu, eta pipa erretzen zuenerako, bestea artean tipulak mamurtzen zebilen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 49. orr.

Pintxoa mamurtzen jarraitu zuen, ardo bereziari emango zion trago bikainean pentsatzen. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 112. orr.

Zorabiatzen hasi orduko, zati bat ahoan sartu, eta mamur ezazu, guztiz xehatu arte, gazitasuna oso ona baita goragaleari eusteko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 136. orr.

Gutxienez, oloa zen, ez lasto hutsa, eta berak gustura mamurtzen zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 136. orr.

2 irud/hed

Bestetik, hitzak banan-bana mamurtuz eta elkarri etenik edo pausaldirik gabe hitz egiten zuen. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 139. orr.

Esan behar zituen berbak lehenik eta behin berak mamurtu, eta gero, bigundurik, errazago mamitzeko eta ahaleginik egin behar barik irensteko, halaxe itzuli nahi zizkidala begitandu zitzaidan; txorikumeari jaten ahora ematen dion amak legez. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 22. orr.

3 hausnartu.

Zalantzan egon nintzen apur baten, zer komeni ote zitzaidan mamurtuz. Jon Arretxe   «Larunbatak» - 86. orr.

Jakin berri nituenak mamurtu ezinik nengoen ni. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 311. orr.

Barruan genituen amorrazioa eta abaildura nork bere modura mamurtuz. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 334. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus