Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mamut iz Laugarren Aroko elefante fosila, oso handia (Elephas primigenius).

Duela 18.000 urte bizi izan zen mamut baten arrastoak aurkitu dituzte Siberian. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 21. orr.

Mamuta ez zegoen fosilizatuta, eta, horri esker, haren ehun bigunak ere aztertu ahal izango dituzte. Berria - Gaiak   2004-03-26

Egun osoa mamut eta errinozero iletsuen atzetik. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 132. orr.

Zientziak, unibertsoa deitzen dugun mamut horren behatz-hezurtxo baten deskribapena ematen digu; filosofiak mamut hori nolakoa izan daitekeen arrazoizko hipotesi bat nahi digu eman. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 170. orr.

Edo mamut hezur kolpe bat bilduko duzu... Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 50. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus