Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neskato (1618 agerraldi, 137 liburu eta 149 artikulutan; orobat nexkato g.er., batzuetan adkor., eta nexkatto g.er., batzuetan adkor.) 1 iz neska; neska gaztea. ik neskatxa; neskatila.

Hamar bat urteko neskato batek ireki zigun atea. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 184. orr.

Aldaka estuak ditu, hamabi urteko neskato batenak bezain. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 28. orr.

Zazpi urteko neskato bati bezala eman nion agindua. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 170. orr.

Baso sarritik neskato bat azaldu zen, hamalau urte baino ez, beltzarana. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 259. orr.

Arduraduna eta bi neskato: zortzi-bederatzi urte batek, eta hamaikaren bat-edo besteak. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 5. orr.

Egoera horretan, neskatoen gaztetasuna eta agurearen zahartasuna aurrez aurre daude, eta neskatoen betiko loa dirudienak hurbil duen heriotza iradokiko dio Egutxiri. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 14. orr.

Borneon, neskato batek hilekoa duenean, hiru egun eta hiru gau ematen ditu bere etxeko teilatuan. Emakume, mutiko eta neskato, guztira berrehun mila lagun hartu zizkieten gatibu israeldarrek Judakoei. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 123. orr.

Neskatoa zorabiatuta zegoen, eta mutikoaren besoetan zetzan. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 129. orr.

Mutikoak (eta neskatoak?) bakarrik masturbatzen direla, baina helduz goazen neurrian "umekeria" horiek atzean utzi behar ditugula. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 23. orr.

Etxeko neskatoak mintzaira horren eskolak eman zizkion bere ohantzean. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 57. orr.

Neska aberatsen haurtzaroa izan zuen, denboraldiak emanak zituen luxuzko bainuetxe eta hoteletan, eta bainuetxeetan dantza egina zen ia-ia neskato bat besterik ez zelarik. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 177. orr.

Gure neskatoak ematen du Windsor Gaztelura doala urtebetetze ospakizunen batera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 164. orr.

Neskatoaren araztasunari agureen zatartasuna zegokion nolabait. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 57. orr.

Bazirudien neskato gazteen soinean bazegoela agureen bihotzak heriotzara erakartzen zituen halako min bat. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 75. orr.

2 (izenondoekin)

Lotan hiltzea, adibidez, gau hartako bi neskato gazteen artean, ez al zen soin eltzartu batek lor zezakeen azken asebetea? Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 115. orr.

Larrua neskato dirudunen bati txanoa egiteko salduko zuten, agian. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 293. orr.

-Arraioa, zu bai neskato ausarta! ez zara beldur? Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 109. orr.

Europako bazter txikituren batera jauzi egingo nuen paraxutaz, gosez hiltzen ari ziren mutiko eta neskato galduak salbatzera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 120. orr.

Etxe horretan, drogen menpe lozorroan dauden neskato biluzien ondoan igaroko du gaua. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 13. orr.

Ellenek globoen hariak ipini zituen txapel gorriko hiru neskato tximino-aurpegidunen esku zikin-itsaskorretan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 283. orr.

Garai hartan ni neskato tentel bat besterik ez nintzen... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 399. orr.

Zerk bihurtu zuen Ama Birjina neskato flakatu batek ustez ikusitako irudia? Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 70. orr.

Horregatik bakarrik ezin zen ondorioztatu neskato birjinak soilik lokarrarazten zituztela etxe hartan. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 97. orr.

Hire ama garai horretan neskato begi-umil bat zuan. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 38. orr.

3 haur emea. ik neska 9.

Paolak ere izan zuen, garaitsu hartan, neskato bat. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 156. orr.

Bere familiatik bizirik segitzen zuen partea bere biloba propioak zirelako, ezagutuko zituen lehenak eta bakarrak: bi mutil eta neskato bat, katuka hasia. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 189. orr.

Bostondarrek Hester Prynneri leporatzen zioten sasiko neskato bat munduratu izanaren lotsagarrikeria adulteroa, kasu. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 84. orr.

-Jauna, hilik jaio den neskato batez. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 47. orr.

4 neskamea.

Preso eramanen artean bazen bat, Katalin Galtzagorritegikoa, Sarara etorri berritan erretoretxean neskato hartu zuena. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 19. orr.

Jauregian neskato ote zegoen Antsa larru-apantzailearen alaba? Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 30. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Han ere neskato-bularrak. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 114. orr.

Nekaturik eta zurbil dauka aurpegia; betazpiak ditu, neskato-esku argalak orobat zurbil, baina irribarrea ezpainetan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 70. orr.

· Horri deitzen zioten maiatz-uzta, uzta-andregaia, edo baita huntz-neskatoa ere. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 379. orr.

6 neskato-mutiko iz pl neskato eta mutikoak.

Nebarrebek, zortzi, hamaika eta hamahiru urteko neskato-mutikoek, ez eukien soinurik bat be. Hiriko kaleak neskato-mutikoz beteko dira, plazetan jolas eta jolas. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 80. orr.

Habana ontzian bi mila neskato-mutiko izan dituk joateko; Goizeko Izarran berriz mila emakume. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 138. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus