Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ola 1 iz burdin mea landuz burdina egiten zen lantegia. ik burdinola.

Ola, errota, harrobi eta meategi zaharrak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 22. orr.

Pentsa zenbat diru egongo litzatekeen herrialdean, industria zaharrak -olak, ontziolak, fabrikak- lanean jarriko bagenitu. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 192. orr.

Urbiaingo ola egin beharra zegoan, profitaturik, hartarakotz, Laiotzako olako hainbat osagarri, nola horma zaharretako harlanduak, hala hauspoak eta labeak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

Nola olak zura beharrezkoa izanen lukeen gau eta egun, zeren, herensuge zintzur-luzeen idurirat, olak ere ez baitu bere gosea nehoiz asetzen, hala [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 24. orr.

XVIII. mendean, Saint-Pée markesa zen ola horien jabea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 38. orr.

2 irud/hed

Baina jakina da, balizko olak burdinarik ez! Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Asmo zaharren olak beharrezkoa duela ideia berrien hauspoa, burdin produkzione guztia uhertu eta herdoilduko ez bada... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 43. orr.

3 fabrika, lantegia.

Robleseneko ola edo fabrika Ifernuko erreka horretan zegoen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 40. orr.

Eguna hasi da Orbaizetako ola edo fabrikan, ibilaldi batekin Nabalako lepoan gaindi. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 213. orr.

Hantxetik, joan den mende erdira arte ehunki latza lantzeko ola zenetik, eta egun oraindik "Batango Presa" denekotik, hartuko zuen gero Zortziko zenak ura 1905ean, lehenbiziko aldiz Leitzara argindarra zabaltzeko. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 151. orr.

Eugin bildu esperientzia baliatu zuten arras ontsa Orbaizetako olaren eraikitzeko eta ibilarazteko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure aitak ere, paper-olan ibili arren, ateak itxi eta ireki eta gauean guarda lanak egitea besterik ez zeukan buruan. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 141. orr.

Paper-ola kiratsa nabaritzen hasi zenean. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 47. orr.

Orbaizetako arma olaren kantua zela medio, hara joateko autobusak antolatzen ziren Andoainen. Berria - Kultura   2004-12-01

Badira Luzaiden hiru elektrika ola edo fabrika, XX. mende hastapenean eraikiak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 63. orr.

4 ipar etxola.

Pottoko olaltetik abiatürik, Eltzegaineako olatik igaranen gira, Ibarbürüko lepoa heltüren, Ahüzkiko ütürri saihetsetik Bohokorteko tiniala elkiko, Hegilloreko olala arrajaitsiko, eta Üdoiako olari agur egitez, Pottora üngüruz arrajinen. Herria   2005-04-14

5 burdin ola ik burdinola.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus