Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikustaldi (orobat ikusaldi g.er.; Hiztegi Batuan ikustaldi agertzen da) 1 iz Bisitaldia.

Ikustaldi luzeek ez diote onik egiten adiskidetasunari. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 87. orr.

Meza bat egunoro, ikustaldi zenbait eskualdeko behartsuei, goizeko eta arratseko otoitzak. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 47. orr.

Gerrira iristen zen oholtza baten alde banatan jarrita ikustaldiak ordu laurdenekoak izaten ziren. Jokin Urain   «Errotarria» - 53. orr.

Iñigok aipaturiko hotelera egiteko asmoa zuen ikustaldia aurreratzea erabaki zuen. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 80. orr.

Bideoan grabatzen dizkiete bisitok, eta ikusaldia amaitzean biluztu egiten dituzte. Jokin Urain   «Errotarria» - 184. orr.

Baleztenera ere urritu ditugu ikustaldiak. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 140. orr.

Onartu du zure ikustaldia, baldin azkenekoa bada. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 397. orr.

Hala ere, nik badakit maite nauena eta seme-alaben ikustaldiak estimatzen dituena. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 40. orr.

Gelazainari manatu nion nire logelan egon zedin ikustaldi horren denbora guztian. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 274. orr.

Bi bisitarion ikusaldi hura, dena dela, bitxia izan zen. Txillardegi   «Putzu» - 372. orr.

Urtetik urtera pazientzia erreago agertu ohi zen eta itzulingururik gabe kexatu zitzaion, halako moldez non, ezkon etxea utzirik, semeenera jo izan baitzuen, ikustaldiak itxuratuz, baina zinez ihesaldiak eginez. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 178. orr.

Neure bigarren ikustaldian esan nizuena bera esaten diet orain, urruti nagoela. Elizen arteko biblia   2 Ko 13,2

Afari eder bat eta Zientziaren Museora ikustaldi gidatua. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 164. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zorionez, pasea zen ikustaldi ordua, baina Eugeniak Borboiei buruz hitz egin zuen, eta Sabatiniren eskaileraz, Gaspariniren egongelaz [...] eta ispiluen aretoaz. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 90. orr.

-Justuki ikustaldi hitzordua daukat etzi; joanen gara elkarrekin nahi baduzu. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 66. orr.

3 begiraldia.

Azken ikustaldia makillaje osoari eta ederki. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 99. orr.

Ikustaldi bat eman eta galtzarbean jartzen dut. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 75. orr.

4 ikuskizuna.

Ikusaldi hunen izena da "Ambrouille" eta hau beraz emana izanen da buruila hunen 28 an ortziralearekin, aratseko 9 orenetan. Herria   2001-09-20

Erreusitze handia izan zuen joan den udan emana izan zen kabalkada toberak ikusaldiak. Herria   2004-01-01

Aratsaldean "Moto Trial" ikusaldi bat izanen da Latseko kartierean. Herria   2002-12-05

Eta bide ertzera baztertuta, begira-begira egon ziren biak, harako zuzi ibiltari haien hura zer izan ote zitekeen; handik oso gutxira, kristau talde ugari bat bistatu zuten, atorra-jantzian zetozenak, eta ikustaldi beldurgarri honek erabat erauzi zuen Santxo Panzaren kemena Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 60. orr.

5 ikusmira.

Gain hartarik ezin ahantzizko ikusaldia. Herria   2001-09-20

Leihotik Manhattango etxe-orratzak eta trafikoaren sugea ikus zitezkeen; mututasun inpresionagarrizko ikustaldiak. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 158. orr.

6 ikustea

Haren kapela beltzeko ikurraren ikustaldi labur bat izan nuen: zilarrezko burezur bat. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 175. orr.

Schenker doktorearen aurpegiaren ikustaldi labur bat izan nuen: uretatik ateratako arrainak bezala hartzen zuen arnasa. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 103. orr.

7 ikustaldi bat egin

Opera bukaturik, teatroko atseden gelara joan nintzen neure adiskideei ikustaldi bat egitera. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 151. orr.

Bigarren solairuko Um Hamidari ikustaldi bat egiteko prestatzen ari zen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 33. orr.

Gurasoen herrira joatea bururatu zitzaidan, haiei ezusteko ikustaldi bat egitera. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 108. orr.

Joan den udan ikustaldi bat egin nionean. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 187. orr.

Skinner behaviorista handiari idatzi, eta azkenean ikustaldi bat egin zion. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 260. orr.

8 ikustaldia egin, bisitatu

Goizean Joyce, Tom eta Honey, Aurora eta Nancy etorri ziren ikustaldia egitera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 350. orr.

Nire alaba Rachel [...] etorri zitzaidan ikustaldia egitera, New Jersey-tik autoz. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 8. orr.

Harry astean hainbat aldiz joaten zitzaion margolariari estudiora ikustaldia egitera. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 53. orr.

"Aldi baterako etorri zara, ala ikustaldia egitera baizik ez?" galdetzen dio. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 269. orr.

Legendunei egindako ikustaldiaren ondoren. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 499. orr.

Antonio Borboikoarekin, berriz, ez zuen gizonez gizon mintzatzeko bere nahia konplitu; kanpoan zen, Frantziako bere jabegoetan ikustaldia egiten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 84. orr.

Orain etorriko da sendagilea eta hark egingo dizu ikustaldi bat. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ikustaldi bat egin (6); ikustaldi bat egitea (3); ikustaldi bat egitera (6); ikustaldi labur (4); ikustaldi labur bat (3); ikustaldia egitera (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus