Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

olana 1 iz ehun sendoa eta gogorra, haize-oihaletan, kanpin dendetan... erabiltzen dena.

-Ba al duzu nickelik, Congo? -esan zuen hankak azkar mugitzen ari zela, olanazko zapatak oinetan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 432. orr.

Andereñoaren olanazko Oxford txapinek gomazkoa baitzuten zorua. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 199. orr.

Batzuetan olanazko aulkiaren gainean lo geratzen zen eta liburua erori egiten zitzaion. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 151. orr.

Olanazko aulkian etzanda. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 13. orr.

Olanazko estalkien azpian, mahai luzeak daude, zapi zuriz estalirik. Berria - Kultura   2004-01-31

Belardi osoa hartuko dute kalean geratu diren milaka bizilagunei olanazko aterpea emateko. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 77. orr.

2 olana zatia.

Esnatzean olana berde zahar batekin estalia nuen gorputz biluzia. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 154. orr.

Olana lodi batek babesten zuen hondartza txikiaren gaineko kafetegian txokolate bana hartzea proposatu diot. Txillardegi   «Putzu» - 322. orr.

Ordu erdi geroago, olana batek gerizpetutako terrazako mahaira jarri berria nintzela, auto handi batetik jausten ikusi nuen. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 220. orr.

Dendaren olanaren aterpean, kazkabarraren txinpartak eta haizearen marrumak entzungo dituzu. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 326. orr.

Hark bazela [eskailera] bat Arkaleren tabernan adierazi zion, hartu zuten tabernatik eta harekin eutsi zieten olanei, harik eta forma konikoko kanpadenda bat osatu zuten arte. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 56. orr.

Popako kanoiaren olana kentzen ari dira... Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 340. orr.

Jendea lau arboletan loturiko olana baten azpian metaturik dago. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 19. orr.

Olana handienaren azpia hartu du jende gehienak etzatokitako. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 23. orr.

Roulotte moduko taberna olanaz estalian argiak pizturik zeuden, eta loredun tulipa bat zirudien. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

olanazko aulki (3); olanazko aulkian (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus