Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neskazahartu (orobat neskazartu g.er.), neskazahar(tu), neskazahartzen 1 da/du ad neskazahar bihurtu.

Behin neskazahartuta, tabernako lanetan laguntzen zion Amari, eta hura hil zenean Mariari. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 117. orr.

Ametsetan milaka senargai agertzen, baina egunak eta urteak aurrera eta inoren arrastorik ez; esnatu eta etxeko lanak egiten hasterako denborak ihesi, neskazahartu egingo zuen mehatxua hautsetan idatzi ondoren. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 85. orr.

Lotsa ote zen Fubuki, neskazahartzen hasia zelako? Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 95. orr.

2 neskazahar-hurrendu da ad

Zertarako engainatu erbesteko mutil bat, eta zertarako engainatu bere burua, urteen ispiluan eta herri guztiaren aurrean neskazahar-hurrentzen ari dena? Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus