Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pairakor izond eraman handikoa dena. ik jasankor.

Beste partea, berriz, suntsitzen dela erakutsi dugun hura, irudimena bera da eta parte horren gatik baizik ez gaituzte pairakor deitzen ahal. Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza - 591. orr.

Errusiako neskagazte xarmagarri horietakoren bat, muduan berdinik gabea, emakumezkoen arimaren edertasun zoragarri guztiarekin, pairakorra eta bihotz-zabala. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 324. orr.

Mutilak goiko hortzez beheko ezpainari kosk egiten zion, itxura pairakorraz, aldi berean ukabilak estutuz, handik pixka batera uholdeka etorriko zitzaion agresibitateari eusteko edo. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 92. orr.

Nire ustez, geure buruari buruzko lana behar izaten du beti, hau da, askatasunaren pairugabetasuna itxuratzen duen lan pairakorra. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 97. orr.

Orobat ikusiko zenuke makurkeriaren bihotz zimikoak eta nor bere buruaren erdeinua baino pairakorragoak diratekeela. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 417. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus