Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lastargi iz lasto sorta edo azao batez eginiko zuzia.

Iluntzen ari zuen eta ibaiertzean lastargi eta zuziak piztu zituzten. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 199. orr.

Larunbat gauerdian zein haize zebilen jakiteko gure aitajaunak lastargia pizten zuen, kea nora, haizea hara...! Pello Zabala   «Zeruan zer berri» - 171. orr.

Ipurtargiak dirudite lastargiek Sakabia bidean. Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna» - 7. orr.

Lastargiez argiztaturiko itsasontzi batean uraren gainean abandonatzen dituzte. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 74. orr.

Lastargia eskuan, bide erdian tente-tente, [...], Karonte txalupariari arima galduak eramaten dizkion espektroa. Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel» - 101. orr.

Eguzkiak urrezko eta brontzezko babeskiak jo zituenean, distirak argitu egin zituen mendiak, lastargi izekiak bailiran. Elizen arteko biblia   1 M 6,39

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus