Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sariketa 1 iz hainbat parte-hartzaileren artean sari bat edo batzuk banatzeko egiten den lehiaketa.

Antolatzen dira sariketak eta maila bikaineko sortak aurkezten dira. Andoni Egaña   «Hogeita bina» - 56. orr.

Anitz dira urte sasoi honetan antolatzen diren sariketa eta txapelketak. Berria - Kultura   2006-03-04

Jendaurreko emanaldien adierazpen berezi bat bertsolarien arteko sariketa edo txapelketena da. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 41. orr.

Arratsaldean amaitzen zen hiriko sex-shopak antolatu ipuin erotikoen sariketara lanak aurkezteko epea. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 34. orr.

Hasierako poema haiek "Premio Guipúzcoa" izeneko sariketara bidali nituen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 26. orr.

Bor-bor hartan idatzitako lana "Donostia hiria" sariketara aurkeztu eta irabazi egin nuen. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 183. orr.

Anton Abbadia sariketaren bederatzigarren edizioan. Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Hor ere bertsu hitzordu bat baiginuen, Hernandorena sariketaren finala. Herria   2005-12-15

71 zaldi etorriak ziren sariketa huntarat. Herria   2004-10-28

2 (izenondoekin)

Nirea da ipuina sariketa literario batera bidaltzeko erabakia. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 190. orr.

Sariketa handietako epaimahai askotan parte hartu duzu. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 217. orr.

Japonian, herri hortako motoen arteko sariketa haundian, ixtripu izigarri bat izan du Daijiro Kato gazteak. Herria   2003-04-10

Lehen aldikotz egin da Donibane Lohizunen tenislarien sariketa nagusia. Herria   2003-09-25

Baziren sariketa bereziak ere. Herria   2004-10-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Literatur lantegian idatzitako gustu gutxiko ipuin gazgabe hori inongo literatur sariketara bidaltzea debekatzen dizut. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 207. orr.

Parisen lizeoetako poesia sariketaren sari banaketan. Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena» - 100. orr.

Donostia Hiria piano sariketa hasiko da bihar. Berria - Kultura   2006-03-23

Elizondon eginen da, lehen aldikotz, Mariano Izeta bertsu sariketa, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolaturik. Herria   2004-11-25

Sariketa hau azaroaren 26an eginen da, ostiral arats huntako 9.30etan Santxotenan. Herria   2004-11-25

Dantza sariketetan parte hartzen zuen, eta txapelen bat irabazi ere bai. Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea» - 30. orr.

Berangon jota sariketea dago eta ez daukat panderojolerik. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 14. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Errenteriako Gabon Abesti Sariketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Berria - Kultura   2004-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus