Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partitu2, parti, partitzen 1 du ad zatitu, banatu, berezi.

Atzerritarra, andereñoa eta Martin zuhaitz banaren atzean ezkutatu ziren eta kartutxoak partitu zituzten. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 118. orr.

Horrez gain, dirua eta lurrak euren artean partitu zituzten. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 177. orr.

Hartu gizakiak dituen 23 kromosoma pareak eta hurrenkerarik gabeko milioika zatitan partitu. Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak» - 90. orr.

Gero, jauregia berreraiki zutenean, espazio ilun hura birmoldatu, eta bi partetan partitu zuten. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 60. orr.

–Lagunon marketing lanaren truke irabaziak partitu beharko zenituzke. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 133. orr.

Ukondokada pare bat partitu behar izan zuen aurreratzeko. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 142. orr.

Amets bakan batzuetan, oso noizbehinka, sentitzen duzun betetasuna, magal epel-gozo-leun batetik partitu nahi eza. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 182. orr.

Halaxe egin nuen ontziaren luzea, bihotza bitan partiturik, hari eta besteari itaunduz apaiza non zen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 293. orr.

2 partekatu.

Haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia, beharrezkoa izan denean. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 640. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

partetan partitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus