Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oldarkor [52 agerraldi, 21 liburu eta 24 artikulutan] 1 izond oldartzeko joera duena. ik oldartsu. (pertsonak)

Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen, eta biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 33. orr.

Batzuetan sumatu izan dut hitzaldietara-eta joaten naizenean, gizonezkoek halako emakume oldarkorra espero dutela, labanarekin joan ohi den horietakoa... Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 214. orr.

Langile desatsegin, oldarkor, tematiaren erreputazioa lortu zuen ministerioan, eta kasik egunero eragiten zuen liskar edo kalapitaren bat. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 30. orr.

Esaidazu zergatik zaren oldarkorra nirekin hitz egiten duzunean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 278. orr.

Gazteak, oldarkorrak eta ausartak. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 143. orr.

Batean bi pertsona zarela, alegia, gazte sutsu, oldarkor, joko eta abenturei guztiz emana, eta aldi berean zure trebetasunetan antze handiko gizona, zorrotz eta serio, arduratsu eta mugarik gabe jantzia. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 15. orr.

2 (animaliak)

Horretarako zer hoberik zakur oldarkor bat baino? Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 74. orr.

Beste animalia askorekin gertazen den bezala, emeak baino zakur arrak gogorragoak, oldarkorragoak eta [...]. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 32. orr.

Tximino hauek oldarkorrak dira oso, eta lehoiak ere hil ditzakete. Berria - Gaiak   2004-10-12

Entomologoek eltxoa oso oldarkorra dela ohartarazi dute. Berria - Gaiak   2004-09-15

Eta olatuei, zaldi zuri ilara oldarkor, apar gandorra eransten zitzaien. Txillardegi   «Labartzari agur» - 117. orr.

3 (bestelakoak)

Baina, ordu onean ukaldiari itzuririk, Nozdriovi beso oldarkorretatik heldu eta gogor eutsi zion. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 130. orr.

Ekimen militar oldarkorrak bideratu zituzten Afrikan, Asian eta Amerikan, herrialde boteretsuenen kolonia monopolioa hausteko helburuaz. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 43. orr.

Kapitalismoaren eraso oldarkorra geratzeko. Berria - Kultura   2006-04-19

Tau madrildarren joko oldarkorrari aurre egiten saiatuko da. Berria - Kirola   2004-02-27

Hauteskunde kanpaina gogorra, zakarra eta oldarkorra izan da. Berria - Harian   2006-04-12

Heziketa sexista, oldarkor eta arrazista. Berria - Euskal Herria   2004-12-17

Kalean eskean dabilenari 7.500 euroko isuna jarriko diote, eskea modu oldarkorrean, agresiboan egiten badu, hori bai, baina auskalo nork erabakiko duen zer den eske oldarkorra eta zer eske adeitsua. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 133. orr.

Borondate oldarkorra handiuste hutsaletik eta beren indarren balioespen okerretik sortzen da. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 65. orr.

Begiradan antzeman dut aldaketarik handiena: oldarkorragoa tinkoagoa iruditu zait, ausartagoa, eta aldi berean zoriontsuagoa. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 249. orr.

Ohiko eztabaidetan, jokamolde harro eta oldarkorra erakusten zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 30. orr.

Horrela, gozamenak, eskubide mailara iraganik, bere hutsaltasun oldarkorra galtzen zuen. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 148. orr.

Horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea; ahalmena, potentzia edo boterea erakustea bere gorputz errepresibo edo aparatu oldarkorrarekin. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 90. orr.

Urte horietan, Barojaren kazetari-lanak bereziki oldarkor eta zalapartatsuak izan ziren. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 8. orr.

Miruak kirikinoa atzaparretan hartu izango zukeen era oldarkorrean. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 105. orr.

Neskatxa hizketa molde oldarkorrez erresumindu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 46. orr.

4 (adizlagun gisa)

Amorraturik balego bezalako eskukada bat eman zion mahaiari eta atzaparrak oldarkor erakutsi, basapiztien antzo. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 93. orr.

Oso oldarkor jokatu du Jesus Mari Larrazabalek; gauzak barrutik eta ondo ezagutu gabe, gainera. Berria - Harian   2005-12-17

Riveroren mutilak oldarkor irten ziren eta Chrysopoulus atezainaren lanak gora egiten lagundu zien bizkaitarrei. Berria - Kirola   2004-05-16

Prostitutek ere badute, harrapakinaren bila dabilen izaki orok hain erne eta oldarkor eduki ohi duen sen horri berari jarraitzen dioten unetik, estetika berezi bat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 190. orr.

Espainia honengatik erasiatzen ote digute oldarkor "zu espainola zara ala ez" dontsu hori? Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 10. orr.

Orduko hartan, izan ere, sekula baino goibelago, fanatikoago eta oldarkorrago etorria zen Karlos Ohando Oñatitik. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 72. orr.

"Umore oneko ikusten zaitut" esatea atera zitzaidan, oldarkor. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 184. orr.

-Hortaz? -galdetu zion Ruche jaunak, ia oldarkor. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 126. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus