Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ikuzi, ikuz, ikuzten 1 du ad uretan garbitu.

Big Lannie egunez joan ohi zen dama dirudun eta astitsuen etxera, gobada egitera, nola zetazko arropak hala lihozko zapi zuriak ikuztera. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 257. orr.

Gure jantziak ikuzteko agindu zigun. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 88. orr.

Barruko arropak hantxe etxe ondoko iturrian ikuzten zituen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 47. orr.

Erreka hartako uretan ikuzten zitian ikuztegiak lanjantziak: irazi egiten zian, ordea, ur hori, eta ioi-trukezko araztailu batetik pasarazten. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 276. orr.

Lanjantzi eta txanook egunero ikuzten dituk. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 271. orr.

Ohe-atorra arrosa ere, josturako ehuna han-hemenka sareturik zuena, ikuzi beharraren ikuzi beharraz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 176. orr.

Hoteleko nagusi batek, errukitu eta lana eman zion ontzi ikuzten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 136. orr.

Belea ikuz daiteke, xuri ez daiteke... Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 496. orr.

Bazeren ikuzteko produktua. 8237

Gordinik kontsumitzeko, aurretiaz ikuzi diazinon-ur edo ehetan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 110. orr.

Ezin bestean direnek aurkitzen dute hor ongi etorria, kafe bat, dutxa bat, beren jantziak ikuzteko tresna bat eta laguntzaile sozial bat entzuteko prest. Herria   2004-07-01

· Gizonak heriotzetik ikuzten dituen ibai sekretua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 115. orr.

2 urarekin garbitu.

Non ote zegoen ura, begitartea ikuzi ahal izateko? Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 275. orr.

Miraila jalgi zuen esku-poltsatik eta ileak ozkan ezarri zituen, ezpainak gorritu, koloniako urarekin begitartea ikuzi eta freskatu ostean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 259. orr.

Apezak hor bilduak zeuden ehun bat beilarieri zangoak ikuzi ditu. Herria   2004-10-07

Ura burrustaka zarion errobinet batetara joan ginen ikuztera. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 18. orr.

Sarjentak bortz minutu eman dizkizuela ikuzi, jantzi eta lerrokaturik egoteko. Xabier Montoia   «Elektrika» - 27. orr.

Kolpatuen zaurien ikuzteko ozta-ozta. Xabier Montoia   «Elektrika» - 141. orr.

Ikuziz kameraren begia errautsez betea. Herria   2002-09-19

3 garbitu.

Munduko bekatuak ezin nehork osoki ikuzi. Xabier Montoia   «Elektrika» - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Papaia-entsalada baldar ikuzia eta chile soberaz maneiaturiko zerriki puska ahoratu bitartean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus