Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partizio 1 iz banaketa.

Akordio hori onartzeak inposatutako partizioaren onarpena adierazten du (1921eko hitzarmena) eta britainiar burujabetzaren barruan lan egitea ezinezkoa da benetako errepublikano iraultzaileentzat. Berria - Mundua   2004-12-28

Autonomia estatutuarekin urrats nabarmenak egin zituzten Euskal Herriaren partizioan, gatazka hogeita bost urtez luzatu dute eta euskal herritar torturatu, iheslari eta presoen kopurua inoizko altuena bilakatu da. Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Barbaroen partizioko lurrek ez zutela zergarik zor. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 277. orr.

Konparazio batera, idi tristeak berentzat eta zezen suharrak besteentzat; gezurra badirudi ere, halaxe egiten dute batzuek partizioa komunitate euskalgauzatuan, eta beren buruen kaltean, kanpotik ikusita behintzat. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 247. orr.

Hor badirudi hil eta akabaturen arteko partizioa lausotu edo lurrundu egiten dela, eta hargatik diogu badaezpada bota egiten dituela ehiztariak bere zerak. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 109. orr.

2 (orobat partizione) partitura.

Liofilizatutako hamburgerra, Beach Boysen Surfin' USA abestiaren partizioa. Itxaro Borda   «%100 basque» - 213. orr.

Puskila nahasien gainean kuxkur zeuden, lur hotzean pausatutako musika partizioak alegia irakurriz, flauta edo gitarra jotzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 221. orr.

Partizioneak eta prestakuntzako kazetak eskuratzen ahal ditutzue Beloken. Herria   2001-10-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus