Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gatzatu1, gatza, gatzatzen 1 da/du ad isurkari organiko bat masa trinko bihurtu.

Fibrina, ordea, ezin da egon odol-zirkulazioan, gorputz osoko odola gatzatuko bailuke bestela. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 183. orr.

Aurpegia odol gatzatuaz zikindua zuen, eta ahotik ere bazerion odol pixka bat. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 136. orr.

Gure zain izoztuen barruan odolak gatzatu gabe dirauela, bizirik, bero, ero. Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna» - 100. orr.

Beldurrak odola gatzatzen ziola. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 233. orr.

Odol gatzatuz belzturiko pareta artean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 245. orr.

Hildakoen odola guztiz gatzatu gabe zegoen oraindik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 364. orr.

Hantxe, odol tanta gatzatu batzuk. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 268. orr.

Amaiturik, esnearen erdia gatzatzen hasi zen saskietan; beste erdia ontzietan utzi zuen, edateko. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 52. orr.

Garagarrezko ogia, esne gatzatua, azukre hautsa kanelarekin nahasia, eta pitxer bat kwass. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 82. orr.

Ez al ninduzun isuri esnea bezala eta gero gazta bezala gatzatu? Elizen arteko biblia   Jb 10,10

Mami likatsua gatzatzen ari zitzaidan izterrondoan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 379. orr.

2 gazitu.

Ulisesek azaldu zion ezen arraun bat harturik joan behar zuela hiriz hiri, itsasoa ezagutzen ez zuten eta itsaski gatzaturik jaten ez zuten jendeak aurkitu arte. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 179. orr.

Txerriki gatzatua, berriz, zapi zuri batean bildu zuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 35. orr.

Barazkiak eta txerriki gatzatua. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 34. orr.

· irud Zalantza horixe zerabilen gogoan don Serapiok, horrek eragotzi zion marinel gatzatua bedeinkatzea, eta ez harekiko begiramenak. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 277. orr.

3 mamitu.

Nire buru geldoan pentsamendu bakarra gatzatu zen: “gorria daukak, Eduardo”. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 317. orr.

Charlyren komiki maiteenetako istorio bat, paper margotuan gabe, hezur-haragitan gatzatua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 156. orr.

Izerdiz eta odolez ari nintzen gatzatu nahirik, Togasek “Azken ordukoen” orrialdean niretzat utzitako lekua beteko zuen bukaera. bakardadearen itzala alboan etzan zitzaigun eta konkordantzia, kredo, genitibo, gorrigualda, ekuazio eta halako hitzek ematen ziguten tristurarekin gatzatuko zen gure jakituria. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 203. orr.

Geuri ere eragiten zigun eromena garai gazteago baten oroitzapen maitagarrian zaigu gatzatu. Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak» - 281. orr.

Beren sinesmen eta usteak Vedak liburuetan gatzatu zituzten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gatzatua eta (3); txerriki gatzatua (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus