Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mandatari (orobat mandatario) 1 iz mandatu bat daraman pertsona. ik mezulari.

Banketxe bateko mandatari bati den-dena ebatsi diote Wall Streeten, puntako orduan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 430. orr.

Kutxako mandatari bat dirutza handi samar batekin zihoala-eta hari bidean laguntzeko agindu zioten. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 72. orr.

Mandatari gazte bati propina ematen diote eta badoa bere vespan, arin, eta arinago hasten da Letizia paketetxoa askatzen bere gelarako bidean. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 63. orr.

-Jauna, tsarraren mandatari bat! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 425. orr.

Juduen mandatari diren Numenio, Antiokoren semea, eta Antipatro, Jasonen semea, etorri zaizkigu, gurekin duzuen hitzarmena berritzera. Elizen arteko biblia   1 M 14,22

Horregatik eman zizkion agindu zorrotz-zorrotzak mandatari gazteari, inbadituriko lurraldean barrena inork ere ezagutu gabe igarotzeko. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 200. orr.

Edo ez, hobe mandatari bat bidaltzen badiot. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 62. orr.

Handik egun gutxira Hayderango tribuko beyaren mandatari bat ailegatu zen. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 36. orr.

Mikel Strogoff tsarraren mandatarien gorputz bereziko kidea zen, eta ofizial maila zeukan gizon hautatu horien artean. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 56. orr.

Girolamo Cardanok mandatari gisa hartu zuen, eta matematikari handi bihurtu zen! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 421. orr.

Gure herriari egoki iruditu zaio mandatari hauek ohorez hartzea eta horien mezua hiriko agirien artean sartzea. Elizen arteko biblia   1 M 14,23

-Moskutik mandatari bat irten omen duk Irkutskera joateko! Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 115. orr.

Ezkon zedin mandatari bitartez gure Errege Feliperekin. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 221. orr.

De Lancreren mandatarien beldur, orenak egiten zituen Sarako elizako kanpandorretik barrandan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 299. orr.

Kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 226. orr.

Irudipena izan nuen, tximista bezala, gizon hura infernuaren mandataria zela. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 40. orr.

Sugea ikusi bezain sarri, Herioren mandataritzat-edo zuena, eten zitzaion irria. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 174. orr.

Kondearen kontra erregeren mandatariaren -alegia, missus dominicus delakoaren- aurrean apelatzen zela, ez du funtsik. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 226. orr.

2 (ordezkaria)

Lehendabiziko lan bilera hori Kosovorentzako Nazio Batuen Erakundeko Misioaren (UNMIK) egoitzan egin zen, Joly Dixon Europako Batzordeak izendatutako mandatari bereziaren bitartekaritzapean. Berria - Mundua   2004-03-05

[...] adierazi zuen Richard Holbrookek, Ameriketako Estatu Batuek Balkanetako herrialdeetara bidali zuten mandatari bereziak. Berria - Harian   2005-07-12

Mandatari hauek Frantziako musulmanen joera ezberdinak ordezkatzen dituzte, baina hiruak CFCMko kide dira. Berria - Mundua   2004-09-02

Giza eskubideen auzia aztertzeko Irakera Londresek bidalitako mandatari berezi Ann Clwyd. Berria - Mundua   2004-05-01

Komertsio auzitegiak mandatario berezi bat izendatua du SAFAM lantegiaren egoera aztertzeko. Herria   2004-02-19

3 zerbaiten berri ematen duen zera.

Zuk badakizu zer den heriotza, behin baino gehiagotan izan zarelako lekuko eta mandatari. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 191. orr.

Oso mandatari zehatzak direla mugimendu horiek, han barrengo bihotzondoan dabilenaren berriak ekartzeko. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 122. orr.

Izotz zuria, eurien mandataria. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 435. orr.

4 agintaria.

1996 eta 2000. urteen bitartean agintean egon zen mandataria, beraz, agintera itzuliko da lau urteren buruan. Berria - Mundua   2004-05-18

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizagaixoari inork ez zion jaramonik egiten, ez onerako ez txarrerako, Auxilio Social-en mandatari lana hartu zuelako. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 42. orr.

Barbarossaren ustez, bere mandatari jantzi zaharrak janzteko eskubidea baino ez genuen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 198. orr.

Mandatari faltak eta bideetako arrisku begi-bistakoek eragotzi didate zuri idaztea. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1203. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erebok nai lituzke hileta-mandatari, beren harrotasuna morrontzan makurtzeko gai balira. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 258. orr.

Zoritxar-mandatari taldea. Elizen arteko biblia   Sal 78,49

7 goi mandatari

Trajano enperadoreak eta haren goi-mandatari zen Pliniok. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 175. orr.

8 isil-mandatari ik isilmandatari.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus