Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarkin 1 izond eremu batean edo jarduera batean eskubiderik gabe sartzen dena.

Zitoplasmako antenak luzatuta, organismo sarkina inguratu, irentsi eta desegin egiten dute. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 160. orr.

Zibilizazio sarkina kanporatzeko eta bere historian estatu unibertsalaren fasea berriro hartzeko. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 32. orr.

Material sarkina gorputzetik kanpora bidaltzen da (larruazaletik), edo zuntzezko ehunean bildu eta guztiz isolaturik uzten da. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 253. orr.

· 2 iz eremu batean edo jarduera batean eskubiderik gabe sartzen den pertsona.

Itsasaldetik amildegiak eta beste hiru hegaletatik burdinazko hesi batek babesten zuen etxea sarkinengandik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 49. orr.

Fang-ek sarkina hil dezake, sarkinak Fang hil dezake, biak ere salba daitezke, biak ere hil daitezke, eta abar. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 79. orr.

-Eta hiri, gizagaixo sarkin zuhurgabe ergel hori, adio sekulako. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 149. orr.

Hala ere, okasio batzuetan sarkin barbaroak zerbitzu apal bat egin izan dio geroari. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 164. orr.

Sarkin bat sentitzen naiz -esan zuen-. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 184. orr.

3 irud/hed

Nik sarkin bat aurkitzen dut sarri nire gogoan. Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da» - 70. orr.

Hainbat mendez hibernatu, bere garaiaren zain egon eta azkenean bere aukera aurkitzen duelarik zibilizazio sarkina kanporatzeko eta bere historian estatu unibertsalaren fasea berriro hartzeko, eten zioten puntuan bertan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus