Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

neuretu [14 agerraldi, 5 liburutan], neure(tu), neuretzen du ad neure bihurtu. ik niretu.

Halatan, neuretu ditudan emakume guztien artean, hura da gaitzerratea zinez atsegin dudan bakarra. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 380. orr.

Edertasuna neuretu beharra nuen berriro, Honoré etxera zenerako. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 48. orr.

Haren baimenaren esperoan egon gabe neuretu nuen mahaiaren aitzinean zegoen kadira hutsa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 275. orr.

Haren ondoan geratzen naiz, suhar, sukarretan, torturaturik, badakidalako heriotza hurbil duela, eta ihartzen ari dela ikusiz, nik neuretzen dudalarik, bere bizi laburra adieraz ezinezko fereka batean arnasten, edaten, biltzen dudan bitartean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 272. orr.

Ez ditut zure penak leunduko, neuretuko ditut ordea. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 335. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus