Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

sarkor 1 izond erraz edo oso barnera sartzen dena. ik barrenkor. (hotsez eta kidekoez)

Hasperen sarkorra egin zuen, eta bezeroek sabela zatika jaurtiko zuela pentsatu zuten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 23. orr.

Odola gatzatzeko moduko txilio sarkor batek hautsi zuen isiltasuna. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 186. orr.

Gizonak ahots ederra zuen, sarkorra eta katuaren ilea bezain leuna. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 174. orr.

Kolera aienatu gabe zuela, atzealdetik zetorkion ahots sendo sarkor bat entzun zuen, samurtasunez beterik. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 231. orr.

Trenaren soinu sarkor sakona. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 247. orr.

Horretan ziztu sarkor bat entzun zen. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 47. orr.

Pedro Aranburu-k hitz sarkor batzu erran ditu ikastola guzien federakundeko lendakari bezala, errepikatuz zoin beharrezkoak ditugun herri-eskola horiek. Herria   2003-05-15

Mintzaldi sarkor baten ondotik, de Monsabert jenerala, Marsella I944ko agorrilaren 15ean libratu zuenak, papoan eman zion "Légion d'Honneur" medaila ospetsua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 143. orr.

Xabier Leteren doinu sarkorrak izan dira aurrena: "Jo, a zer rolloa", esan du segituan batek. Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz» - 102. orr.

· Badira zapore baten dei sarkorrera heltzen zaizkigun oroitzapenak. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 106. orr.

2 (bestelakoez)

Nafarro aldetik datorren ipar gorri sarkor txorrotx horrek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 458. orr.

Fionnek, burua altxatzean, Matienaren begirada sarkor hura beregan josita nabaritu zuen. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 130. orr.

Begirada akitu batekin egin du topo, inoiz bizi-bizi zelatatu duten begi sarkorren distira itzaliarekin. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 54. orr.

Min sarkor eta hotza sentitzen dut, labankada baten antzekoa. Iban Zaldua   «Itzalak» - 119. orr.

Berebiziko oinaze sarkor bat sentitu zuen, eta begiak malkoz bete zitzaizkion. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 306. orr.

Neskatoaren usaina oso sarkorra zen. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 94. orr.

Goroldioarena bezalako usain sarkor bat sentitu zuen sudur-mintzetan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 218. orr.

Bulegoko usaina lehengo bera zela ohartu zen, nikotina eta mendazko lurrin sarkor hura. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 106. orr.

Eskaileretan, perfume-usain heze sarkor batek egin zion ongietorria gizonaren sudurrari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 129. orr.

Gaua trinkoa zen; euri sarkor batek isilperatzen zituen zarata guztiak. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 123. orr.

Neguko hotz sarkorrak izoztuta hil omen zen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 235. orr.

Ortega-ren ikusmoldeak arrazialismo sarkor batek inpregnatuak dira. Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz» - 188. orr.

Neskarenganako gorrotoz beterik, bihotzondoko sarkorra hartu zuen. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 310. orr.

Zorrotzak eta sarkorrak dira zortzi idazle hauengandik jasotako erantzunak. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 13. orr.

Gezi bat bezain arin, gezi bat bezain sarkor, munduko indio guztiak bezalaxe. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 68. orr.

3 (izenondo elkarketan)

Hiru esku batera altxatu dira, eta egongela kristal-hots zorrotz-sarkorrez bete da: hiru esku altxatu dira, hiru bihotz batu... Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa» - 109. orr.

Izerdi usain sarkor-mikatzaz eta urduritasunaz gainezka. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 160. orr.

4 (adizlagun gisa)

Abartzuza inguruetan bele asko jiraka hegaz, omen; eta beltzen gorpu usteldu kiratsa, sarkor. Txillardegi   «Putzu» - 230. orr.

Eta kresalezko lurrunaren usaina oso sarkor hedatzen. Txillardegi   «Labartzari agur» - 33. orr.

Erabat ahantzia neukan keroseno usaina, bat-batean sarkor, gailen; eta hegazkin orroa, giroan gorgarri. Txillardegi   «Labartzari agur» - 18. orr.

Hain sarkor nagusitzen da bere indarra. Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio - 445. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) ik sarkotasun.

Isiltasun karroinduaren sarkorra baizik ez zen ozen, bistan dena. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus