Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oldozte iz pentsatzea, gogoeta.

Ez zuten askorik iraun nire bakardadeak eta oldozteak: gero eta jende gehiago ari zen hurbiltzen. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 17. orr.

Oldozte hauekin bueltaka nenbilela iritsi nintzen apartamentuaren ate aurreraino. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 63. orr.

Nire buruhauste eta oldozte hauek guztiak azaldu nizkien Dodovi eta Scwzsi, gauzak argitu eta estrategiak berritze aldera. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 153. orr.

Berriro hasia nintzen urduritzen eta onena oldozte hits haiek alde batera uztea izango zela erabaki nuen. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 66. orr.

Horrekin bueltaka aritu zen gauean ohean, oldozte kezkagarri horiek burutik ezin kendurik. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 113. orr.

Bere oldozteen haria berrartuz, [...]. Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen» - 207. orr.

Ez ditut gogoan gai hari buruz egin genituen oldozteak, baina badakit bat etorri ginela hirurok oinarri-oinarrian: hondamendia da edertasunaren hazia eta ongarria, edertasuna izuaren kontrastea da, begien atzean gordetzen dugun begirada. Karlos Linazasoro   «Glosolaliak» - 137. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus