Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

oldoztu, oldoz, oldozten du ad pentsatu.

Eta jendea ezagutu ahala, jendearen historiak entzun eta haiei buruz oldoztu ahala, aldatu zitzaion bere erlijio bietako dogmei buruz zuen ikuspegia. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 29. orr.

Zeren berehala hasi baitzen, xakeko jokalaria bailitzan, hurrengo mugimenduaren nondik norakoak oldozten. Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon» - 54. orr.

Zer dauka, ba, mutil honek?", oldoztu zuen Alaznek. Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan» - 76. orr.

Ongi oldoztu ezazu hau: nahiz eta zuk ezaupide guztiak eduki, zuretzat egiazko bizitzarenak diren ezaupideak, maitasunaren testigantza hau sentitzen ez baduzu, galdu zara. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 123. orr.

Seigarrena: oldoztu nola hau guztia jasaten duen nere bekatuengatik, etab.; eta zer egin eta jasan behar dudan nik hargatik. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 121. orr.

Hainbat kale bihurritan ibili nintzen atzera-aurrera, zeregin jakinik gabe eta azken orduetan gertatutakoak oldozteari guztiz emanda. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 313. orr.

Beste histrioi batzuek oldoztu zutenaren arabera, beraren posibilitateen kopurua ahitzen zen unean amaituko zen mundua. Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges - 141. orr.

Dibertsitatearen batasuna oldoztu behar da, baita batasunaren dibertsitatea ere. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 302. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus