Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

partzialki adlag neurri batean, zati batean.

Usaimena galdua zuten berrogeita hamasei gaixori A bitamina dosi handitan eman zitzaienean, berrogeita hamar sendatu ziren, erabat edo partzialki. Soldadu israeldarrak osoki erretiratuak ziren atzo iluntzean Tal Al-Sultan azunetik eta partzialki, aldiz, Al-Brazil, Janina eta As-Salemen auzotegietatik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 140. orr.

Erre gabeko edo partzialki erretako erregai pixka bat botatzen dute motor gehienek ihes-hoditik. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 213. orr.

Liburu honetan partzialki jasotzen diren beste elkarrizketak Grial (1995), Elkarri (1999) eta La Femelle du Requin (2005) aldizkarietan argitaratu ziren. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 242. orr.

Eguzki eklipsea izango da bihar; partzialki ikusiko da Euskal Herrian. Berria - Gaiak   2006-03-28

Zorraren interesak partzialki birfinantzatu ziren. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 153. orr.

Giza eskubideak ezin dira partzialki errespetatu. Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Jukos auziak argi utzi du 90eko pribatizazioen kapitulua oraindik itxi gabe dagoela, eta Putinek aukera baliatu dezakeela petrolio sektorea, partzialki bada ere, berriz kontrolatzeko. Berria - Ekonomia   2004-07-11

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus