Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

gauerdi (Egungo testuen corpusean 5.022 agerraldi; orobat gau(-)erdi Egungo testuen corpusean 178 agerraldi) 1 iz gaueko hamabiak.

Ia gauerdia zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 7. orr.

Etorri eta txirrina jo eta jo aritu zaidak gau erdi inguruan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 25. orr.

Berriketan jardun ohi zigun gau-erdi minean. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 73. orr.

Eta gauerdi inguruan etxerantz abiatu nintzen berriro. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 177. orr.

Gauerdia arte izango da zabalik museoa bihar. Berria - Kultura   2004-05-14

Joan den ostiraleko gauerdian jarri zituzten kontrolak. Berria - Euskal Herria   2004-05-18

Apirilaren 28an, gauerditan, gure bagoi herronka Dachau-ko kontzentrazio zelaiaren aitzinean gelditzen da. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 133. orr.

2 gauaren erdia.

Eta inoiz ez nintzen jaikiko gau erdian gelako irteera guztiak ongi itxita ote nituen begiratzera. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 176. orr.

3 gauerdiko izlag

Joseba, gauerdiko cowboy inozoa, lasaitu egin zen. Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia» - 82. orr.

Gaur hasiko dira gauerdiko saioak ere Canciller Ayala hotelean. Berria - Kultura   2004-07-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gauerdi (13); eta gauerdi arte (3); eta gauerdia (6); gauerdi aldera (38); gauerdi arte (11); gauerdi baino (4); gauerdi baino lehentxeago (3); gauerdi eta (4); gauerdi inguruan (8); gauerdi irian (6); gauerdia arte (9); gauerdia baino (24); gauerdia baino lehen (12); gauerdia baino lehenago (7); gauerdia da (12); gauerdia igaro (3); gauerdia jo (4); gauerdia pasa (5); gauerdia pasata (7); gauerdia pasatu (3); gauerdia pasatuta (9); gauerdia zen (8); hiltzaileek gauerdia (3); hiltzaileek gauerdia baino (3); ia gauerdia (3); zen gauerdia (3)

atzo gauerdian (7); baina gauerdian (3); bart gauerdian (10); egunaren gauerdian (4); eta gauerdian (7); gauerdian amaitu (4); gauerdian bukatu (3); gauerdian egingo (5); gauerdian egingo da (5); gauerdian hasi (5); gauerdian hasiko (3); gauerdian jaiki (4); gauerdian jaikitzen (3); gauerdian jarri (3); gauerdiaren ondoren (4); gauerdiaz geroztik (6); gaur gauerdian (7); ia gauerdian (4); larunbat gauerdian (6); ostegun gauerdian (3); zuten gauerdian (3)

ahuntzaren gauerdiko (30); ahuntzaren gauerdiko eztula (28); baita ahuntzaren gauerdiko (4); da ahuntzaren gauerdiko (11); da gauerdiko (3); eguberri gauerdiko (3); eta gauerdiko (6); eta gauerditan (8); gauerdiko eztula (29); gauerdiko haizeen (3); gauerdiko meza (14); gauerdiko mezan (6); gauerdira arte (29); gauerdira arte ez (3); gauerdira arteko (3); gauerditan dantzaldia (6); gauerditan suzko (9); gauerditan suzko zezena (9); gauerditik aurrera (12); gaur gauerdira (3); gaur gauerditik (3); larunbat gauerdiko (5); taldearekin gauerditan (3); zegoen gauerdirako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus