Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

yate iz aisiarako itsasontzia, belaz edo motorrez ibiltzen dena.

Grigorine, atondu egik yatea bihar goizerako. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 287. orr.

Orioko marinelek pilotatzen zuten Azor izeneko yate ospetsuan egin zuen sarrera. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 263. orr.

Arrantza-ontziak, yate txikiak. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 138. orr.

Yatea haitzen oinetan ainguratua eta sabairik gabeko autoa atarian. Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra - 239. orr.

Geratzen zitzaizkion indar apurrez yatearen motorra martxan jarri eta gasolina bukatu zitzaion arte utzi zuen joaten. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 52. orr.

Beti nahi izan duzue yate bat Urmael Biribilean nabigatzeko. Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie - 231. orr.

Ezaren itsasoko naufragoari zer inporta zaio olatu idorren ukaldietatik salbatuko duena luxuzko yatea edo patera den? Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 256. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus