Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

nagusigo (105 agerraldi, 28 liburu eta 19 artikulutan; orobat nausigo g.er.) 1 iz nagusitasuna.

Inperioak bere nagusigoa galdu zuenean, borroka sortu zen Asisko hiritarren artean. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 280. orr.

Microsoften nagusigoa kolokan. Berria - Ekonomia   2004-02-01

Printzeak menekoekiko duen nagusigoa. Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes - 18. orr.

Min egiten digu erdaren nagusigo larderiatsuak. Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi» - 157. orr.

Haren nagusigoa gailenago iruditzen zitzaigun hilda zegoen honetan. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 160. orr.

Garai hartan erabateko nagusigoa zuen Kaikuk, Txirri patroi handiaren agindupean. Berria - Kirola   2004-09-08

Hasieran Metafisikaren nagusigoa despotikoa zen dogmatikoen eskumendean. Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant - 20. orr.

Horrela, argi-argi ikusi zuten denek Jainkoaren nagusigoa. Elizen arteko biblia   2 M 3,28

Burua berotzen ari zitzaidan, eta neure buruaren nagusigoa hain nuen galdua, non une hura baliatzeko tentatua izan bainintzen. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 92. orr.

Sokratesen nagusigoak, bestalde, ezkutatu egiten du, batzuetan, bere garaian izugarrizko garrantzia izan zuen eskola sofistikoa. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 27. orr.

Ez zait bere jarrera nagusigozkoa gustatu. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 181. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ospe-asmoz beteta, Atenas, bere eragina handitu ordez bekaizkeria handiagotzen zuelarik, bere itsas nagusigoa zabaltzeaz bertatik gozatzeaz baino arduratuago zelarik [...]. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 35. orr.

Nire jendeak egin ohi dituen kontuen arabera, oraindik ume bat besterik ez naiz, eta "adin-nagusigora", eskualdean diogun bezala, heltzeko lau urte falta zaizkit. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 34. orr.

Kristok ere ez zion berak eman bere buruari apaiz nagusigoaren ospea, Jainkoak baizik. Elizen arteko biblia   Heb 5,5

Eta ezin du inork apaiz nagusigoaren ohorea beretzat hartu, Jainkoak dei eginik ez bada, Aaronek bezala. Elizen arteko biblia   Heb 5,4

Egiptoar mamelukoen esklabo-nagusigoan. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 360. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus