Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

pairarazi, pairaraz, pairarazten du ad pairatzera behartu.

Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala. Itxaro Borda   «Hiruko» - 135. orr.

Hiltzaileen arma bakarrak hitzak izan baziren ere, pairarazi zioten bortxa ez zen izan fisikoki buruan mailukada bat baino txikiagoa. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 237. orr.

Otoi, horren gaitzaldi bortitzak ez niri gehiago pairarazi; ezin segurta baitezaket jasanen ditudanik. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 51. orr.

Sufrimendua, Imanol Altunak pairarazi ziona. Berria - Kirola   2004-08-20

Urruntzearekin giza eskubideak urratzen direla eta ahaideei sufrimendua pairarazten zaiela salatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Erailketa ez zen zigorrik gabe geldituko eta Jaurenea-ko nagusiak pairarazi zuen oinaze guziaren ordaina ukanen zuen. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 56. orr.

Bihotzean nuen ahalkeari gizarteak pairarazten zidana erantsi zitzaion eta paralesiatua geratu nintzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 335. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus