Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

ilargitar 1 izond Ilargikoa, ilargiari dagokiona.

Eta halere, mundu ilargitar hau ezaguna dut, hala iruditzen zait. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 49. orr.

Alde egin du helikopteroak, harrizko paisaia ilargitar honen handitasunean zuek bakarrik utziz. Xabier Montoia   «Elektrika» - 122. orr.

2 iz Ilargiko biztanlea.

Ilargitar [...] Ilargiko biztanlea, ilargi-joarekin nahasi behar ez dena; hori ilargiak bizi baitu. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 150. orr.

Ilargitarrak deskribatu zituen, Sir John Herschelen irispide luzeko teleskopioaren bidez ikusitakoaren arabera. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 293. orr.

Jarraian ematen da Ilargitar txunditua [...] izenburuko liburu zahar batetik hartutako zati bat. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus